https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldaketak izango dira Aste Santuan Bilboko tranbian

Bilboko tranbia./
Bilboko tranbia.

Aste Santuko prozesioak direla eta, ostegunean eta ostiralean zirkulazioa aldi baterako moztuko da Bilboko tranbiako Atxuriko eta Pio Barojako geralekuen artean

EL CORREO

Aste Santua oso epe garrantzitsua da gure egutegian eta hiri gehienetan gertatzen den bezala, Bilboko garraio publikoak aldaketa batzuk izango ditu heltzear dauden egun hauetan. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzaren mendeko garraioko elkarte publikoak astelehen honetan jakinarazi duenez, Bilboko tranbiaren eta 3. Linearen zerbitzuetan nabarituko dira aldaketa horiek . Horrela, Aste Santuko prozesioak direla eta, ostegunean eta ostiralean, apirilaren 18an eta 19an, zirkulazioa aldi baterako moztuko da Bilboko tranbiako Atxuriko eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 19:15etik 21:30era. Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.

Halaber, 3. Lineari dagokionez, jaiegun bezpera izan arren, bihar asteazkenean, apirilaren 17an, zerbitzua lanegun diren asteazkenetako ohiko ordutegian bukatuko da, eta datorren igandean, apirilaren 21ean, berriz, igande eta jaiegunetako ordutegia burutuko da. Beraz, bi egun horietan zerbitzua ez da luzatuko beste jai bezperetan gertatzen den bezala.

Era berean, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da ostegunetik ostiralerako eta ostiraletik larunbaterako gauetan, eta zirkulazioak 15 minutuan behin ibiliko dira goizaldeko 02:00ak arte, gutxi gorabehera. Larunbatetik igandera, larunbat gauetako ohiko zerbitzua eskainiko da, eta trenak gau osoan zehar egongo dira.

Informazio gehiago lortu nahi duten pertsonek erabilgarri dituzte 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea, @euskotrenEJGV Twitter gunea eta Euskotrenen app ofiziala.

Temas

Euskera