https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldaketa klimatikoaren kontrako nazioarteko grebak irailaren 27ra arte ospatuko dira

Bi emakume, aldaketa klimatikoaren kontrako martxa batean./
Bi emakume, aldaketa klimatikoaren kontrako martxa batean.

Krisi klimatikoari aurre egiteko nazioarteko grebak «Fridays For Future» ekimenean dute hasiera

UNAI SARRIUGARTE

Aldaketa klimatikoaren aldeko nazioarteko grebak gaurtik eta irailaren 27ra bitartean ospatuko dira. Krisi klimatikoa agerian dagoen gizarte honetan, nazioartean gero eta handiagoa da aldaketa klimatikoaren aldeko kezka. Izan ere, hainbat dira munduan azken urteotan jazotzen ari diren ezbeharrak: Amazonia eta hainbat baso sutan, plastikozko uharte erraldoiak, glaziarren desagertzeak, uholdeak etab.

Aipatutako kezka honen aurrean eta honekin amaitzeko helburuarekin nazioarte mailan aldaketa klimatikoaren aurkako mundu mailako grebak sortu dira. Mugimendu ezberdin hauek gizarteari ikusarazi egin nahi die azken urteotan jazotakoa eta gobernuak presionatu ekintzak abian jar ditzaten krisi honi irtenbide bat emateko.

Mundu mailako krisi klimatikoari aurre egiteko nazioarteko grebak «Fridays For Future» ekimenean dute hasiera. Mugimendu hauxe duela urtebete abiarazi zuen Greta Thunberg ikasleak Suediako parlamentuaren aurrean. Suediar ikaslea ostiralero greba egiten hasi zen azpiegitura honetan, negutegi efektuaren aurka borrokatzeko helburuarekin.

Egun Fridays For Future nazioarteko mugimendu bilakatu da eta munduko milioika ikaslek euren ikasgelak albo batera utzi eta kaleengatik ordezkatzen dituzte ostiralero, etorkizun klimatikoaren alde borrokatzea bilatuaz.

Naziorteko egitasmo honen barnean irailaren 23an New Yorkeko Nazio Batuen Erakundearen egoitzan herrialde ugaritako milaka ordezkari bilduko dira aldaketa klimatikoaren inguruko gailurrean. Bertan, energia berriztagarrietara igarotzeko bidean onetsi daitezkeen akordioetaz mintzatu eta eztabaidatuko dute.