Borrar
Fotolia

Albo onurak

Larunbata, 7 azaroa 2020, 20:32

Comenta

Begi bistakoa da ze mingarria ari den izaten pandemia, ze zaildua, ze tematia, ze iraunkorra. Egunero, orduero sumatzen ditugu eragiten dizkigun kalteak, nabarmentzen du lehen erdi ezkutuan zegoena, ikusi nahi ez genuen gure munduaren alde iluna. Eta oraindik ez dugu tunelaren beste aldean argirik ikusten.

Eta horrek, baikortasuna gaitz dugunoi, kalteen alde onak bilatzera bultzatzen gaitu. Ez dira asko, baina badira. Adibidez, nola murriztu diren ezezaguna edo apenas ezaguna den norbaitekin topo egiterakoan lehen nahitaezko ziren keinu eta diosalak, maitasunik gabeko musu antzeztuak, adiskidetasunik gabeko besarkadak edo ia zure aurpegia ukitzeraino heltzen ziren soberako hurbilketa haiek.

Beste maila batean, nabarmendu zaigu noraino ziren baztergai hainbat bilera, nola har zitezkeen erabaki batzuk elkarren aurrean egon gabe, nor bere etxetik edo bulegotik jardunez. Bide telematikoa ere aurkitu dugu, mirariz edo hainbeste gehikuntzari tinko eutsi dion sareari esker eta horrek bilerak arindu egin ditu, hasierako edo bukaerako azalpen eta kontakizunak gutxitu ditu, gai zerrendari lehentasuna eman dio. Argi dezagun beharrezkoa dena elkarrizketa eten aurretik.

Uda honetan ere ikusi dugu oporrek ez dutela zertan oso urruti izan, bertan edo bertatik gertura ere aurki dezakegula eguneroko jardunarekiko behar dugun etena, baditugula inguruan ezagutzen ez ditugun munduak, pertsonak, paisaiak, arnasguneak. Alegia, urruti joatea ez dela betebeharreko legea oporretan.

Hainbatek ere deskubritu du hiriburua, hiria ez dela ezinbesteko jomuga, hiriak ez direla erdigunea eta gainerako guztia bazterraren bazter edo, gutxienez, ikusi du bazterrak badituela abantailak, paradisua ez dagoela beti asfaltoz estalia, kez inguratua.

Eta hori guztia pandemiaren bukaera noiz gertatuko den ez dakigun honetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Albo onurak

Albo onurak