https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Alberto Zerain alpinistak egindako 'Dragones blancos' dokumentalaren euskarazko bertsioa emango dute ostegunean

Alberto Zerain alpinistak egindako 'Dragones blancos' dokumentalaren euskarazko bertsioa emango dute ostegunean

Lehen aldia izango da dokumentala euskaraz ematen dela, gaztelaniaz bakarrik zegoelako

PAUL PICADO

'Dragones blancos' dokumentalaren euskarazko bertsioa emango dute ostegunean Oihaneder Euskararen Etxean (Gasteizko Kafe Antzokian), 19:00etan. Alberto Zerain Nanga Parbat mendira igotzen saiatu zen, baina Mazenos ertzetik. Handik bueltatzean, grabatu zituen irudiak hartu eta dokumental bat egin zuen 2011. urtean, han bizitako guztia deskribatzeko; 'Dragones blancos' izena jarri zion.

Dokumental hori 2012. urtean estreinatu zuten, gaztelaniaz, eta orain arte ez da argitaratu euskarazko bertsioa. Estreinaldia Inaxio Lopez Aranak aurkeztuko du, Albertoren lagun handia dena. Jatorrizko ahotsak Alberto Zerainek jarri ditu, bai gaztelaniaz, bai euskaraz.

Alberto Zerain gasteiztarra Espainiako eliteko alpinista izan zen, eta mendigune garrantzitsuenetara igotzeagatik ezaguna da. Munduko hamalau mendi handienetatik, hamarrera igo da, denetan oxigenorik gabe, Everestera izan ezik. Zoritxarrez, Nanga Parbat mendira igotzen ari zenean elur-jausi bat gertatu zen eta hildakotzat hartu zuten 2017. urteko ekainean, Mariano Galvan alpinistarekin batera.

Zerain 1983. urtean hasi zen mendi garrantzitsuak igotzen, baina 2008. urtean egindako igoerarekin egin zen ezagunagoa, izan ere, egun horretan, bakarrik igo zen K2 mendira. Gasteiztarrak hauskor ikusi zituen izotz blokeak, eta 4. kanpalekuan jende gehiegi zegoenez, egoera arriskutsua zen. Beraz, lehenago igotzea erabaki zuen, 3. kanpalekutik zuzenean. Egun berean elur-jausi bat gertatu zen, eta 11 mendizale hil egin ziren, baina bera lehenago igo zenez salbatu egin zen.

Temas

Euskera