https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Alberto San Juanek zuzendutako 'Mundo obrero' antzezlana izango da maiatzaren 2an Gasteizen

Alberto San Juanek zuzendutako 'Mundo obrero' antzezlana izango da maiatzaren 2an Gasteizen
AFP

Antzezlana Jesus Ibañez de Matauco Antzokian izango da, 20:30ean

PAUL PICADO

«Mundo obrero» izeneko antzezlana izango da maiatzaren 2an Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian, 20:30ean. Obra honen zuzendaritzaz eta testuaz Alberto San Juan arduratu da, eta antzezleak Luis Bermejo, Marta Calvó, Pilar Gomez eta Alberto San Juan bera dira.

Alberto San Juanen obra hau, berez, komedia musikala da eta musika hain zuzen ere Santiago Auserónek egina da. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, baina dagoeneko oso sarrera gutxi geratzen dira. Gutxi gorabehera 90 minutuko obra da eta 16 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.

Obra honetan Espainiako langile-klaseari buruzko historia egiten da, XIX. mendearen azken herenetik XX. mendeko 30eko hamarkadara arte. Obraren hasieran eskale bat Bartzelonako taberna batean sartu eta txanpon bat eskatzen dio gizon bati. Gizonak, bere pistola atera eta banku batera joatea eta behar duena hartzea esaten dio.

Esan bezala, garai desberdinak agertzen dira obran, hala nola langile-klasea sortu zenean, gerra garaia, frankismoaren aurkako bolada, diktaduraren amaiera, gizarte-mugimendua, alderdi sozialistaren garaipena eta langile-mugimenduaren amaiera. Diotenez, gure historiako lau hamarkadarik onenak izan ziren. Agertzen diren pertsonaiak ere desberdinak dira, historikoak, ezezagunak, asmatutakoak eta hurbilak: gure aitona-amonak, gurasoak eta guk geuk.

Obra guztia ez da lehen aipatutako Bartzelonako taberna horretan gertatzen, Lavapiéseko kale txiki bat, Diputatuen Kongresua, telelaguntzako bulego bat, Sanchinarroko etxe bateko egongela ere agertzen dira.

Temas

Euskera