Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Amalia Ibargutxi
Jueves, 28 de junio 2018, 00:29
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Bakioko Kiroleta Clubeko pista nagusiari izena aldatuko diote larunbatean, hilak 30. Alberto Berasategui izango du deitura aurrerantzean, Arrigorriagako tenis jokalariaren omenez. Egun horretan hasiko da, bestalde, Bakio Udala Saria txapelketa, ATP rankingeko parte ere badena.
Bakio Udala Txapelketari ekingo diote egun berean, pista-irekiera eta gero. Bakioko 34. torneoa izango da larunbatekoa. Orain arte, ATP rankingean aritutako tenis jokalari ezagunak jaso ditu Bakioko txapelketak, hala nola Roberto Bautista, mundo mailan 14. postua duena, Fernando Verdasco, Joao Sousa eta Jaume Munar.
Azkenaldiko tenis jokalari onenen zerrendetan maiz agertu ohi da Alberto Berasateguiren izena, baina ez da beti ezaguna izan. Bere ibilbidearen Bilbo inguruetako hainbat pistetan hasi zuen. Kiroletako pistetan maiz ibiltzen zen, eta Arrigorriagako klubean, zein Laukariz-eko klubean. Azken horretan hasi zen, hain zuzen, lehen mundu-mailako lehiaketetan jokoan.
Mundu-mailako rankinean zazpigarren izatera heldu da Berasategui, eta ATP zirkuituko 14 torneo ere irabazitakoa da bizkaitarra. Roland Garros txapelketa ezagunean bigarren sailkatu zen 1994an eta garaiko jokalari onenak ere garaitzera heldu zen. Besteak beste, Agassi, Kafelnikov, Corretja, Muster, Edberg, Courier, Ivanisevic, Becker edo Bruguerari hartu zien aurrea.
Erretiroa hartu zuenetik, hainbatetan izan da talde euskaldunen buru nazioarteko txapelketetan, Txina, Portugal eta Irlandaren aurka, adibidez. Euskal Tenis Federazioko lehendakariordea da egun, eta Mutua Madrid Open sub-16 zirkuitoko buru ere bada.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.