Borrar
Saskia Roures organo-jotzailea Agurainen izango da, astelehenean, Arabako Organo Jaialdiaren barruan

Saskia Roures organo-jotzailea Agurainen izango da, astelehenean, Arabako Organo Jaialdiaren barruan

Kontzertua Santa Maria elizan izango da, 19:30ean

PAUL PICADO

Miércoles, 7 de agosto 2019, 18:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Saskia Roures organo-jotzailearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da astelehenean, 19:30ean, Aguraingo Santa Maria elizan. Kontzertua Arabako Organo Jaialdiaren barruan antolatu da, eta zaragozarra bakarrik arituko da kontzertuan. Gaur egun, organo- eta klabe-irakaslea da, baina asteleheneko kontzertuan organoa joko du.

Saskiak, lehendabizi, klabea ikasi zuen 1996. urtean, Zaragozako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, Jose Luis Gonzalez Uriol maisuarekin, eta geroago, 1998an organoko goi-mailako titulua eskuratu zuen. Bietan aparteko saria lortu zuen. Organoa ikasten amaitu eta berehala organo-kontzertismoa ikasi zuen Vienako Universität für Musik und darstellende Kunst unibertsitatean, Michael Radulescu maisuarekin.

Espainian, Suitzan, Italian eta Australian hobetze-ikastaroetan aritu zen, eta besteak beste Daniel Roth, Jan Willen Jansen, Andrea Marcon, Jürgen Essl, Wofgang Glüxam eta Jacques Ogg maisuekin ere lan egin zuen.

Organoa eta klabea jotzen zuenez, Espainia, Portugal, Italia, Eslovakia, Suitza, Holanda, Errusia eta Austriako nazioarteko jaialdi eta zikloetan parte hartu du. Halaber, Francisco Gil obo-jotzailearekin «Miscelánea XVIII-21» bikotea osatzen du. Bestalde, 2002tik 2008ra bitartean baxu eta kamera-musikako eskolak eman zituen Salamancako Goi-mailako Kontserbatorioan, eta 2008ko azarotik aurrera, organo, baxu eta kamera-musikako irakaslea da Aragoiko Goi-mailako Musika Eskolan. Azkenik, irakaskuntzarekin lotuta, maisu-eskolak eta hitzaldiak eman ditu Espainian, Italian eta Errusian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios