https://static.elcorreo.com/www/menu/img/alava-desktop.jpg

'Mi querido balón' film laburra eta 'Cuando dejes de quererme' film luzea, asteartean, Vital Fundazioa Kultur aretoan

'Mi querido balón' film laburra eta 'Cuando dejes de quererme' film luzea, asteartean, Vital Fundazioa Kultur aretoan

Igor Legarreta zuzendariaren lehenengo lana izango da 'Cuando dejes de quererme' film luzea

PAUL PICADO

Bi film izango ditugu gaur Vital Fundazioa Kultur Aretoan 20:00etatik aurrera. Alde batetik, Gaizka Urrestiren 'Mi querido balón' film laburra, eta bestetik, 'Cuando dejes de quererme' film luzea, Igor Legarretak zuzendariak egindako lehen lana dena. Bi filmak aurtengo Euskal Zinemaren Astearen barruan emango dituzte.

'Mi querido balón' Gaizka Urrestiren 14 minutuko film laburra da. Urrestik berak egin du gidoia eta ekoizlea ere bada. Berez, kazetaria da, baina bideo eta telebista zuzendari, gidoilari eta ekoizle lanetan aritzen da. Lehen film laburra 2001. urtean egin zuen, eta harrezkero beste hainbat egin ditu. Film luze bat ere egin du 2015. urtean, 'Bendita calamidad' izenekoa.

Filma 1975eko azaroaren 20an kokatuta dago. Franco hilda dago jada, eta Espainiako herri txiki batean, ume talde bat Chemak, notarioaren semak, duen arauzko baloi batekin jolasean ari da. Chemak berak ezartzen ditu arauak, bere baloia baita. Antzezleak Gorka Aguinagalde, Jon Plazaola, Álvaro Echeverria, Abraham Amesti, Jorge Usón, Sofía Fernandez eta Jose Manuel Rodriguez dira.

Bestalde, 'Cuando dejes de quererme' Igor Legarretaren 102 minutuko film luzea da. Legarretak zuzendari gisa egiten duen lehen lana da. Horren aurretik, 'Automata' film luzearen bigarren zatia zuzendu du, eta baita 'Zipi y Zape' film luzearen bigarren zatia ere.

Filma honetan Laura izeneko gazte bat Buenos Airesen bizi da Fredo bere aitaordearekin. Umea zela, Euskaditik joan zen bere amarekin, ustez, bere aitak utzi zituelako. Baina egun batean dei bat jasotzen du Espainiatik, eta bere aitaren gorpua baso batean lurperatuta aurkitu dutela esaten diote. Egindako proben arabera, bere aita duela 30 urte tiro batez hil zuten. Beraz, Laura Espainiara itzuliko da hilketa ikertzeko.

Temas

Euskera