Borrar
Mafalda eta Ezetaerre taldeen boloa izango da ostiralean Jimmy Jazz aretoan

Mafalda eta Ezetaerre taldeen boloa izango da ostiralean Jimmy Jazz aretoan

Aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte baina oraindik ez dute zehaztu kontzertua zer ordutan hasiko den

PAUL PICADO

Martes, 26 de febrero 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mafalda talde valentziarraren eta Ezetaerre galegoen kontzertua izango da ostiralean Jimmy Jazz aretoan. Aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte, baina oraindik ez dute zehaztu kontzertua zer ordutan hasiko dena. Sarrerak erosi nahi izanez gero ohiko lekuetan eros daitezke: Interneten (13,5 €) edo leihatilan bertan (15 €).

Mafalda taldea 2010. urtean sortu zen Valentzian. Turiako zenbait herritatik etorritako bederatzi musikarik osatzen dute, eta bere izena Ismael Serranoren «Buenos Aires» izeneko abestitik hartu zuten. Abestiko esaldietako batean «Mafalda juega a la guerra nuclear» esaten du, eta horretan oinarritu ziren bere musika ere egiteko, besteak beste rocka, ska, reggae, funk, hip-hop eta hardcore bateratzen dituena. Abestien hitzak borrokarekin eta inplikazio politiko eta sozialarekin lotuta daude, eta eguneroko arazoei buruz ere hitz egiten dute.

Iaz laugarren lana kaleratu zuten, «Palabras forman caos» izenekoa, eta taldeko kideek diotenez, rock britainiarraren eragin handia hautematen da abesti gehienetan. Batzuetan, «Pantera» eta «Sepultura» taldeen eragina ere antzeman daiteke. Ostiraleko kontzertuan lan horretako abestiak entzuteko aukera egongo da.

Bestalde, Ezetaerre taldea 2016. urtean sortu zen taldea da. Musikari dagokionez, rap aldarrikatzailea egiten du, eta berriki sortu bada ere, Galizian arrakasta handia lortu du berehala. Erreferentzia politika eta kultural ugari egiten dute, eta egiten duten rapa, ohiko rapetik urrun dago. 2017. urtean hiru abestiz osatutako maxi single bat aurkeztu dute, eta lan horretan zenbait talderen laguntza ere izan dute, hala nola Banda Basotti taldearena

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios