https://static.elcorreo.com/www/menu/img/alava-desktop.jpg

Jundizko industrialdeari buruzko informazioa nahi? Bada, jaitsi Jundiz Elkartearen aplikazioa

Jundizko industrialdeari buruzko informazioa nahi? Bada, jaitsi Jundiz Elkartearen aplikazioa
Eduardo Argote

Aplikazio horren bidez, elkartearen alderdi guztiei buruzko informazioa berehala ikusi ahalko dute bazkideek, langileek eta bisitariek

PAUL PICADO

Jundizeko Enpresaburuen Elkarteak aplikazio informatiko bat eskuragarri jarri du Android erabiltzen duten mugikorretan, hara sartzen diren bazkide, langile eta bisitariek elkartearen alderdi guztiei buruzko informazioa berehala ikus dezaten. Diotenez, hemendik gutxira iPhone mugikorretan ere deskargatu ahalko da.

Tresna eraginkor eta praktikoa da, eta horren bidez, komunikazioa eta elkarrekintza hobetu egingo da. Besteak beste funtzionalitate hauek ditu: berriak eta ekitaldiak, gorabehera eta gai interesgarriei buruzko zuzeneko alertak, Jundizeko enpresak, Parkeko zerbitzuak eta Networking eremua.

Berriei dagokienez, bazkideen eta parkearen berri eta ekitaldi garrantzitsuak jakinarazten dira. Gainera, telefono mugikor bakoitzera alerta baten bidez heltzen dira. Enpresa bakoitzak bere fitxa du, eta hor, non kokatuta dagoen, harremanetarako datuak eta zerbitzuen deskribapena jasotzen dira.

Enpresen atalaren barruan mapa bat dago, enpresa bakoitza erraz aurkitzeko. Txintxetaren gainean klik egiten bada, enpresarekin harremanetan jartzeko datuak agertuko dira. Enpresaren izenean klik eginez gero, haren fitxa osoa agertuko da.

Zerbitzu interesgarrian atala enpresen atalaren antzekoa da, baina kasu honetan, iragazkiak daude parkeak eskaintzen dituen zerbitzuak aurkitzeko. Aisialdiari eta parkeko langileentzat eta bisitarientzat interesgarriak diren beste zerbitzu batzuei buruzko informazioa da.

Badago Zuzenean izeneko bat ere bai. Horren bidez, parkeari buruzko informazioa ematen da, denbora errealean. Hori push mezuen bidez jakinarazten da. Trafikoari, istripuei, segurtasun-arazoei, eguraldi-iragarpenei, gorabeherei eta albisteei buruzko zuzeneko informazioa ematen da.

Networking atalean erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzen da, foro bat izango balitz bezala, eta langileak haiekin jar daitezke harremanetan, hitzaldiak edo lantegiak eskainiz, running taldeak eta bestelakoak.

Autoa partekatzeko aukera ere ematen da, bai parkera lanera joateko, bai lan-arrazoiak direla-eta beste toki batzuetara garraioa partekatuz joateko. Bestalde, bazkide izan nahi baduzu, aplikazioaren bidez ere bazkidetu zaitezke, modu erraz batean. Inprimaki bat bete besterik ez da egin behar. Azkenik, bilatzaile bat dago, bilaketa azkarrak egiteko.

Temas

Euskera