https://static.elcorreo.com/www/menu/img/alava-desktop.jpg

Datorren igandean «Ponle freno» herri-lasterketa izango da Gasteizen

Lasterketa honetan biltzen den dirua Arabako Gurutze Gorriarentzat izango da

PAUL PICADO

Datorren igandean, irailak 9, «Ponle freno» herri-lasterketa izango dugu Gasteizen. Lasterketa honen helburua bide-segurtasunaren garrantziaz jabetzea da, eta biltzen den diru guztia Arabako Gurutze Gorriarentzat izango da, «Errepidean, maite ezazu zeure burua» proiekturako. Proiektu horrek trafiko-istripuak izandako pertsonei laguntzen die.

Kanpainaren helburua trafiko-istripu eta istripu horietan hildako pertsona kopurua txikiagotzea da. Horretarako, zenbait aholku ematen dira eta portaera-aldaketak eskatzen dira gidatzerakoan, istripu bat izateko arriskua txikiagotzeko.

Lasterketa Olagibel kalean hasi eta amaituko da. Irteera 10:30ean izango da eta parte-hartzaileak Arabako hiriburuko erdigunetik ibiliko dira. Bi ibilbide egiteko aukera izango da: alde batetik 5 kilometrokoa, eta bestetik, 10 kilometrokoa.

Parte-hartzaileen artean Martin Fiz gasteiztarra izango dugu. Proban izatea gain, dortsal-banaketan ere lagunduko du. Dortsalak larunbatean banatuko dira bere dendan, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Arabako beste atleta batek ere parte hartuko du, Elena Loyok hain zuzen ere, aurtengo Mediterraneoko Jokoetan maratoi erdian brontzezko domina eskuratu zuenak. Horrez gain, iazko 10 kilometroko proban irabazlea izan zen.

Zenbat eta parte-hartzaile gehiago egon, are eta diru gehiago bilduko da, beraz, helburu nagusia izango da, bilketa ahalik eta handiena izan dadin. Iaz 1.000 pertsonak eman zuten izena, beraz, aurten gutxienez kopuru bera errepikatzea espero da, eta ahal bada errekor berria lortzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos