Borrar
Alaia Matin Getxoko saioan. bertsozale.eus
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Alaia Martin, jaun eta jabe, Getxon ospatutako lehenengo saioan

Finalaurrekoetarako sailkatu da, urriaren 22an Elizondon izango duelarik berriro oholtzara igotzeko aukera

Leire Larrazabal

Astelehena, 26 iraila 2022, 10:21

Comenta

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioan, larunbatean Getxon ospaturikoan, Alaia Martin gailendu zen, 738 punturekin. Horrela, zuzenean, finalaurrekoetarako sailkatu da, urriaren 22an Elizondon izango duelarik berriro oholtzara igotzeko aukera. Martinen atzetik, Nerea Elustondok 695 puntu lortu zituen, Agin Laburuk 685, Oihana Bartra 653,5, Unai Mendizabal 635 eta Peru Abarrategi 627 punturekin gelditu zen. Hauen kasuan, itxaron beharra izango dute. Alegia, lehen faseko saio guztiak amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.

Arrasaten, berriz, lehen faseko bigarren saioa jokatu zen igandean. Bertan, Joanes Illarregik 678 puntu eskuratu zituen. Haren atzetik, hurrenez hurren, Saioa Alkiza (673), Iñaki Apalategi (664), Xabat Illarregi (659), Miren Amuriza (646,5) eta Gorka Pagonabarraga (616). Era horretan, Illarregi ere, Alaia Martinen bezala, Elizondoko finalaurrekoetarako txartela erdietsi du.

Eta, datorren asteburuan, zer?

Getxo eta Arrasateko saioen ondoren, hurrengo zita datorren asteburuan izango da, beste bi ekitaldirekin. Batetik, larunbatean, urriaren 1ean, Gotaine-Irabarnen izango da hitzordua. Bestetik, igandean, Gasteizen, bertsolariak nor baino nor gehiago ariko dira. Helburua, abenduaren 18an, Iruñean ospatuko den final handirako txartela eskuratzea da. Ez da gutxi!

Bestetik, Iruñeko final potolo horretara joateko asmoa bazenuen eta sarrerarik oraindik eskuratu ez baduzu, ez da posible izango. Izan ere, igandean, azken tiketak agortu ziren. Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zueden, eta amaitu dira jada errebotekoak ere. Modu horretan, aforoa bete da eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Hori bai, beste saio guztietarako, bertsosarrerak.eus atarian salgai daude. Kontutan izan behar da ekitaldi guztiek aforo mugatua dutela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Alaia Martin, jaun eta jabe, Getxon ospatutako lehenengo saioan

Alaia Martin, jaun eta jabe, Getxon ospatutako lehenengo saioan