Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Fotolia

Arropa aukeratu

Astelehena, 5 urria 2020, 01:00

Comenta

Sari banaketa baten lekuko izan nintzen duela gutxi, uda honen bukaeran. Musukoak, bi jarleku libre ikusle bakoitzaren artean, pandemiari zor. Aurreko ilaratan nengoen eta nire aurretik zeuden saria jaso behar zuten gaztetxoak, urduri, txutxu-mutxuka.

Hasi zen zeremonia eta ohiko atariko diskurtsoak bukatu ondoren, banan-banan deitu zituzten saria jaso behar zituztenak. Mutil bat izan zen deitutako lehena eta salto batez jarri zen zutik. Soinean zuenari arretarik eskaini gabe igo zen agertokira, zegokion saria jasotzera. Ondoren neska baten txanda izan zen eta hark, zutitu zenetik jendaurrera heldu bitartean, hamaika ukitu eman zion zeraman arropari, tira hemendik, tira handik, gora hemen, behera han.

Kontrasteak arreta piztu zidan eta berehala egiaztatu nuen agertokira igotzen ziren neska guztiek arropa zegokion lekuan zutela ziurtatzen jardun zutela, gona, prakak, soinekoa edo elastikoa. Mutilak, ez, guztiek praka motza eta elastikoa soinean, lasai asko.

Seguru neskek ondo pentsatu zutela zer jantzi ekitaldirako, kontu handiz aukeratu zutela soinean zeramaten guztia, hasi burutik eta oinetaraino jarraitu. Eta halere, hamaika ukitu behar zuen arropak, zutik jarri ondoren. Salbuespenik gabe, mutilek ez zioten arreta nabarmenik eskaini zeramatenari; neskak, salbuespenik gabe hauek ere, urduri zeuden aukeratutako arroparekin.

Agian lanbideak horretara bultzatzen nauelako orokortu nuen sari banaketa hartan ikusitakoa. Neke handirik gabe ekarri nituen gogora neuri antzeko egoeretan gertatutakoa, zer jantzi erabakitzeko, soinean neramana behar zuen lekuan zegoela aseguratzeko, zertan ari nintzen pentsatu gabe egindako keinuak, hau behera, hau gora, hau atzera, hau aurrera.

Egia da horrek guztiak baduela jolasetik zerbait, baina ezin uka segurtasun faltatik ere asko duenik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arropa aukeratu

Arropa aukeratu