Borrar
Akelarre Pablo Agüero zuzendari argentinarrak gidatutako eta Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren inguruan mintzatzen den euskal ekoizpena da. E.C.

'Akelarre' filma Lapurdin eta Nafarroa Beherean egongo da ikusgai datozen asteotan

Hala, gurean XVII. mendean jazotako eta sorgin ehizarekin zerikusia duen obraz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 1 iraila 2021, 09:40

Comenta

'Akelarre' filma Lapurdin eta Nafarroa Beherean egongo da ikusgai datozen asteotan. Pasa den Donostiako Zinemaldian estreinatutako Pablo Agueroren lan esanguratsua Euskal Herriko bi lurralde historikoetako hainbat udalerritan egongo da ikusgai. Hala, gurean XVII. mendean jazotako eta sorgin ehizarekin zerikusia duen obraz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Martxoaren 6an ospatu ziren Goya sarietan bost sari irabazi zituen 'Akelarre'k. Hortik aste batera, aldiz, Netflix streaming plataforman jarri zuten erakusgai, munduko hainbat ikusle zur eta lur utzi zituelarik. Mexikon, Argentinan, Brasilen, Costa Rican edota Uruguain, besteak beste, asteburu hartan plataformako film ikusiena bilakatu zen. Horrez gain, ekoizpen honek Zinema Iberoamerikarraren Platino sarietarako lau hautagaitza eskuratu berri ditu.

Aipatu bezala, lana Lapurdi eta Nafarroa Behereako hainbat herritan emango dute, hala nola, Baionako Atalante zinegelan abuztuaren 27an, eta, egun berean Donapauleko Saint-Louis-en. Ondoren, abuztuaren 28an, Donibane Garaziko Vauban aretoan eskainiko dute, eta, abuztuaren 29an, Kanboko L'Ainglon. Azkenik, abuztuaren 30ean Hendaiako Les Variétés zinegelan proiektatuko dute, eta, abuztuaren 31n Getariko (Lapurdi) Getari Enea gunean.

Akelarre Pablo Agüero zuzendari argentinarrak gidatutako eta Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren inguruan mintzatzen den euskal ekoizpena da. Euskal Herria, Frantzia eta Argentinaren artean produzitutako obra da hauxe. Pablo Aguero zuzendari argentinarrak euskara nahiz gaztelania uztartu ditu sorgin ehizen gaia aztertzen duen lan honetan. Izan ere, euskaraz zein gaztelaniaz ari dira filmeko pertsonaiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Akelarre' filma Lapurdin eta Nafarroa Beherean egongo da ikusgai datozen asteotan

'Akelarre' filma Lapurdin eta Nafarroa Beherean egongo da ikusgai datozen asteotan