https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aizkorri-Aratzeko parketxearen atsedengunea berriztatu dute, Aiaran

SERGIO EGUÍA

Aizkorri-Aratz parke naturaleko parketxearen atsedengunea berriztatu dute, Aiaran. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak zurezko mahaiak eta aulkiak jarri ditu, horietako batzuk mugikortasun urriko pertsonentzat eta gurpil aulkietarako egokituta, bisitariek atseden har dezaten.

Arabako Aldundiak astelehen honetan jakinarazi duenez, Aizkorri-Aratz parke naturalak babesturiko 16.000 hektarea ditu, haietako 3.000 Araban, eta urtero 75.000 inguru bisitari hartzen ditu.

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak aterpe sare bat sustatu du Inaziotar Biderako, eta laguntza lerro bat eskaini du horretarako, Santi Kurutze Kanpezu, Done Bikendi Arana eta Zalduondoko eraikuntza batzuk birgaitu eta hornitzearren. Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatua gaur izan da aterpetxe izango diren horietako obrak ikusten, eta nabarmendu du zeinen garrantzitsua den proiektua, “ekonomia jarduera sustatzeko eta biztanleak finkarazteko udalerri horietan”.

Cristina González Santi Kurutze Kanpezu, Done Bikendi Aranan eta Zalduondon izan da gaur goizean, herri horietako eraikuntza banatan abian diren birgaitze eta berritze lanak ikusten, eta lan bilerak izan ditu Arabako Mendialdeko eta Arabako Lautadako hiru herri horietako alkateekin, aterpetxe horietako bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta noiz irekitzekoak diren jakitearren. Era berean, hurrengo ekitaldian ere elkarlanean jarraitzeko aukerak aztertu ditu.

“Lanean ari gara Basquetour-ekin, Gipuzkoako Turismoarekin eta udalekin Inaziotar Bidea indartzeko turismo baliabide gisa. Erromes bide honek aberastasun handia du eskaintzeko natur, kultur eta gastronomiaren aldetik, eta baditu ezaugarriak Arabaren turismo motorretako bat izatera heltzeko; baina, horretarako, azpiegitura egokiak behar ditugu”, azaldu du diputatuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos