https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aizkolarien Banakakoa, Emakumeen Trontza Txapelketa..., bihar, Berrizen

Aizkolarien Banakakoa, Emakumeen Trontza Txapelketa..., bihar, Berrizen

Hortaz aparte, Urrezko Harrijasotze Binakako Txapelketa ere jokatuko da, Aritz Galarraga eta Iñigo Eizagirre 'Eiza' harrijasotzaileen partaidetzarekin

EL CORREO

Herri kirolen jardunaldi berezia ospatuko da aurten ere Berriz herri bizkaitarreko Olakueta plazan. Eusko Label Saria Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa, Emakumeen Trontza Txapelketa eta Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketa jokatuko dira larunbatean izango den jardunaldian. Eta eguraldi txarra eginez gero, antolatzaileek azaldu dute jardunaldia frontoian izango dela, lehiakide eta interesdunak gustura egon daitezen lehiaketa desberdinez gozatzen duten bitartean.

Berrizko Udalak jakinarazi duenez, eguerdiko 12:45ean, Eusko Label Saria Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa hasiko da, sei parte hartzailerekin: Juanjo Lopez Azpilikueta, Joxean Etxeberria, Eneko Saralegi, Xabier Zaldua, Jesus Mª Mujika eta Julen Alberdi Txikia IV. Lehiakideek 30 enbor zatitu beharko dituzte eta proba gainditzen duten lehenengo biak hurrengo faserako sailkatuko dira.

Hortaz aparte, Urrezko Harrijasotze Binakako Txapelketa ere jokatuko da, Aritz Galarraga eta Iñigo Eizagirre 'Eiza' harrijasotzaileen partaidetzarekin. 100 kiloko eta 100 metro kuboko bolak eta 175 kiloko lauki zuzenak izango dira jaso beharreko harriak.

Azkenik, Berrizko Udalaren IV. Berdintasun Planarekin jarraituz, larunbateko ekitaldian emakumeek ere parte hartuko dute, Emakume Trontza Txapelketarekin. Horrela, Karmele Gisasola Zelai III eta Uxue Ansorregi harrijasotzaileak, Itxaso Onsalo eta Nerea Astiazaranen aurka arituko dira. Nor izango da garaile? Jakin nahi baduzu ez ezazu pentsa eta hurbildu zaitez Berrizko txapelketez gozatzera.