Borrar

Aixerrota Institutuko irakasleak eta ikasleak, babesa eta migrazioez sentsibilizatzeko programan

Sábado, 7 de octubre 2017, 23:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Udalak udalerriko ikastetxeak animatzen ditu Mugetatik Haratago sentsibilizazio programan parte hartzera, Alboan GKEak abian jarritakoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren subentzioarekin, eta Getxoko Udalaren, Loiolaetxea elkartearen eta Ellacuria Fundazioaren laguntzarekin, besteak beste.

Programa asteazken goizean Aixerrota Institutuan aurkeztu zen. Lekualdatze behartuen inguruko proposamen pedagogiko berritzailea da, udalaren eta udalerriaren kultur artekotasuneko apustuarekin bat egiten duena, bereziki Udalak sustatutako zurrumurruen kontrako Estrategiarekin. Kultur Artekotasun eta Immigrazioko Unitatea aspalditik ari dela udalerriko ikastetxeekin eta Berritzegunearkin lanean. «Lan horri esker gaur agurtu egiten dugu Aixerrota Institutua murgiltzen den ekimena. Agurtu eta eskertu egiten dugu zentroko irakasleak egiten ari diren esfortzua, programaren jasotzaileak, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundea sustatzen duen ekimen eraldatzailea. Eta seguru gaude programan parte hartuko duten gazteek ikasi eta gozatu egingo dutela eta gizarte interkulturala eraikitzeko urratsak emango dituztela, beren herrietatik babes bila ihes egin behar duten pertsonekin gizarte abegikorra, tolerantea eta sentsibilizatutakoa lortzeko», nabarmendu zuen Elena Coriak, Immigrazio eta Kulturartekotasuneko zinegotziak, eta amaitu du ikastetxeak animatzen parte hartzera.

Errefuxiatuen bizipenetara hurbilketa

Mugetatik Haratago egitarauak lekualdatze behartuen prozesuak eta errefuxiatuen errealitatea landu nahi ditu hurrengoen bitartez: irakasleen trebakuntza, kulturartekotasun, migrazio eta lekualdatze behartuen ingurukoa; hezkuntza-komunitatearen inplikazioa, sentsibilizazio eta mobilizazio ekintzetan, eta ikasleentzako bizipen-ikaskuntza, pertsona errefuxiatu eta migranteen errealitatearen bizipenetara hurbiltzeko. Horretarako, ikasleek beren heziketa Azpeitiko Loiola santutegian izango duten hiru eguneko egonaldiarekin osatuko dute. «Nahi duguna da ikasleek ihesak, igarotzeak, heltzeak eta harrerak suposatzen dutenarekin enpatizatzea, beraien bitartez beren familiengana eta Getxo osora ailegatzea, eta baita abegi eta harrera eragile bihurtzea ere», azaldu zuen Mary Tere Guzmán, ALBOANeko Ekintza Publiko eta Partaidetzako arduradunak.

Aixerrota Institutuko 80 irakaslek parte hartu zuten ikasturtearen hasieran programaren heziketan, eta edukiak ikasgeletan landu ondoren, DBHko 3. mailako 80 bat ikaslek aukera izango dute hiru egunetan Loiolan errefuxiatu eta migranteen eta desparekotasun globalen errealitatearen bizipenetara hurbiltzeko. Alfredo Olarrak, zentroko ekimenaren arduradunak azaldu du «beren partaidetzarekin mugak gainditu nahi ditugu, bai fisikoak zein ikusten ez direnak (zurrumurruak…), askotan azken horiek zailagoak direlako gainditzeko, eta hori elkartasunaren eta kulturartekotasunaren bitartez lortzea espero dugu». Proiektu honetan parte hartu nahi duten zentroak Getxoko Udaleko Immigrazio eta Kulturartekotasuneko Unitatearekin edo ALBOAN GKEarekin jar daitezke harremanetan. Informazio gehiago www.getxo.eus.

Bestalde, Udalak gogoratzen du Villamonteko Kultur Aretoan urriaren 13ra arte bisita daitekeen Gipuzkoako MUGA SOS Arrazakeriaren Errefuxiatuak Ongi etorri erakusketak ikastetxeentzako eskola-gida duela. Ez da aurretiko izenematea egin behar, baina gomendatzen da Liburutegiari abisua ematea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios