https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aitziber Orkolaga argazkilari donostiarra BAFFEST lehiaketaren garaile izendatu dute

Aitziber Orkolaga argazkilari donostiarra BAFFEST lehiaketaren garaile izendatu dute
Barakaldoko Udala

Orkolagak «Plaketa» lanari esker lortu du saria

UNAI SARRIUGARTE

Aitziber Orkolaga argazkilari donostiarra BAFFEST lehiaketaren irabazle izendatu dute. Orkolagak «Plaketak» obrari esker lortu du saria. Barakaldoko Argazki Jaialdia datorren maiatzaren 31a arte egongo da ikusgai udalerriko kaleetan.

Barakaldoko Udalak antolatzen duen Festibalaren IV. edizioaren garailea pasa den larunbatean, maiatzak 18, iragarri zuten. Emakume argazkilariak egun garrantzi handia bereganatzen ari dira argazkilaritzaren munduan. Orkolagak irabazitako BAFFEST lehiaketa emakumeen gailentze honen islada esanguratsua da.

BAFFEST Barakaldoko Argazki Jaialdia da, oso-osorik emakumeei zuzendua dagoena. Festibal honen apustua, argazkigintza garaikidea eta dokumentala herritarrengana hurbiltzean datza. Helburu hau harturik bestelako ikuspegi bat eskaintzea eguneroko gaiei buruz, hala nola bikote-harremanak, edertasuna, elkartasuna, zahartzaroa etab.

BAFFEST jaialdiko sari nagusia Aitziber Orkolagak irabazi badu ere, Miren Pastor eta Roberto Villalón buru izan dituen epaimahaiak aipamen berezia egin die Eli Garmendia eta Izaskun Luengas argazkilariei.

Artista donostiarraren «Plaketak» maisulanak doluari egiten dio erreferentzia. Dolua zelan igaro daitekeen, oroitzapen materialak eskura izan gabe. Urruneko oroitzapen hauei ezikusiarena eginez. Izan ere, dolua denbora sekuentzia bat da.

BAFFEST Argazki Festibalaran lehiaketaren 10 finalistak hauexek izan dira: Aitziber Orkolaga, Eider Moreno, Eli Garmendia, Esther Camacho, Izaskun Luengas, Lola Guerricaechebarria, Miriam Prado, Oihana Garitano, Reyes Sedano eta Rocío López. Aurtengo jaialdiak 50 proposamen baino gehiago jaso ditu.

Bestalde, obrak honako esparru hauetan egongo dira ikusgai: Bide Onera plazan, Foruen Pasealekuan, Barakaldoko Hizkuntza Eskolan eta San Bizente parkean, San Eloy Ospitalearen aurrean dagoena