Borrar
Directo Problemas en el Txorierri y en la A-8 en Basauri por varios accidentes
Aitor Etxebarriazarragak, Abadiñoko Probalekuan. bertsozale.eus
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa

Gernikarra zuzenean sailkatu da bigarrengo bueltako finalaurrekoetara

Astelehena, 3 azaroa 2025, 21:03

Comenta

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Abadiñoko finalaurrekoa. Gernikarra zuzenean sailkatu da bigarren bueltara, Probalekuan frontoian jokatu den saioan nagusitu ondoren.

Bertsozalez lepo, 500 entzule baino gehiago elkartu ziren igande honetan Abadiñon, eta sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan, ordena honetan geratu direnak puntuazioen arabera: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (651,5 puntu), Txaber Altube Sarrionandia (607,5), Gorka Pagonabarraga Agorria (604,5), Unai Mendiburu Valor (600), Maite Sarasola Isazelaia (562) eta Enare Muniategi Etxabe (552).

Beraz, esan bezala, lan puntuagarriak amaituta, Etxebarriazarraga izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, eta Bermeon izango da, azaroaren 15ean. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo bueltan kantatzeko aukera.

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu zen. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon zen.

Bestalde, joan den igandean Aitor Bizkarrak irabazi zuen lehenengo finalaurrekoa Zeanuriko Ibarreta frontoian eta Bermeon ospatuko den bigarren itzuliko finalaurrekoetara zuzenean sailkatu zen zuzenean. Hurrengo saioa Barakaldon izango da azaroaren 9an eta han Ibai Amillategi, Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Mikel Goiriena, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia lehiatuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa