Aitor Bizkarrak irabazi du lehenengo finalaurrekoa
Zeanuriko Ibarreta frontoian jokatu da eta Bermeon ospatuko den bigarren itzuliko finalaurrekoetara zuzenean sailkatu da abadiñarra
Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Zeanuriko finalaurrekoa. Abadiñarra zuzenean sailkatu da bigarren bueltara, Ibarreta frontoian jokatu den lehenengo saioan nagusitu ondoren.
Sarrera guztiak agortuta, 525 bertsozale elkartu dira igande honetan Zeanurin, eta , sei bertsolari hauek aritu dira kantuan, ordena honetan geratu direnak puntuazioen arabera: Aitor Bizkarra Ruiz, 649,5; Jone Uria Albizuri, 649; Oihana Bartra Arenas, 629,5; Imanol Uria Albizuri, 615; Aissa Intxausti Aburruza, 594, eta Bittor Altube Sarrionandia, 547. Beraz, esan bezala, lan puntuagarriak amaituta, Bizkarra izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, eta Bermeon izango da, azaroaren 15ean.
Noticia relacionada
Bertsolari Gazteen BBK Sariketa astelehenean hasi eta abenduan amaituko da
Gaurkoan Beñat Vidal Gurrutxaga aritu da gaiak jartzen. Epaile lanetan, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar aritu dira. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.
Bestalde, datorren igandean bigarren finalaurrekoa izango da Abadiñoko Probalekuan, 17.00etan hasita. Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, sei bertsolari arituko dira: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Enare Muniategi Etxabe, Gorka Pagonabarraga Agorria, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor. Irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
Saioan gai jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea arituko da, eta epaile, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.
Igandeko saiorako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta igandean bertan geratuko balira Probalekuko txarteldegian salduko dira, 16.30etik aurrera.