https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aitor Arregi, Jon Garañano eta Jose Mari Goenagak zuzendutako 'La trinchera infinita' filmearen trailerra kaleratu dute

Aitor Arregi, Jon Garañano eta Jose Mari Goenagak zuzendutako 'La trinchera infinita' filmearen trailerra kaleratu dute

1936ko uztaileko estatu-kolpea hizpide duen film dramatikoa urriaren 31an estreinatuko dute

UNAI SARRIUGARTE

Aitor Arregi, Jon Garañano eta Jose Mari Goenaga zinemagileek zuzendutako 'La trinchera infinita' luzemetraiaren trailerra kaleratu berri dute. 1936ko uztaileko estatu-kolpea hizpide duen film dramatikoa urriaren 31an estreinatuko dute.

Aitor Arregi, Jon Garaño y Jose Maria Goenaga euskal zuzendariek 15 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean proiektu eta luzemetraia ezberdinak ekoizten. Euren lan ezin hobearen eredu dira 'Handia' eta 'Lorea' filmak.

Obrak Higinio Blanco izeneko gizonezko baten istorioa kontatzen du. 1936ko uztaileko estatu-kolpearen ondorioz Higinio etxean ezkutatzen da eta bertan 33 urte emango ditu etxetik irten gabe, 1969. urtera arte. Antonio de la Torre eta Belen Cuesta izan da filmeko bikotekide protagonista.

Andaluzian eta Euskadin grabatu izan dure zortzi asteren buruan. Filmean hainbat konpainia eta erakunde publiko nahiz pribatuk hartu dute esku: Euskal Irrati Telebista, Eusko Jaurlaritza, Canal Sur, ICAA eta Andaluziako Gobernua besteak beste.

Produkzio lanetan Irusoin, Moriarti Produkzioak, La Claqueta PC eta Trinchera Film AIE ekoiztetxeek hartu dute parte. Filmaren koprodukzioa, berriz, Manny Films konpainia frantziarrak egin du.

Kontakizun honek nazioarteko beste gerra batzuetan ezkutatu behar izan zuten pertsonen istorioekin antzekotasun asko aurkezten ditu: Anna Franken kontakizuna edota Teruo Nekamura gudari japoniarraren pasartea kasu.

Lusio Bordekok eta Jose Mari Goenagak egin dituzte film dramatiko honen gidoigile lanak. Obra honek beldurraren alegoria bat izatea bilatzen du. Etxeratze fisikoa eta psikologikoa uztartzen dira bertan.