https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aireko Antzerkiak proposamen berri bat dakar Pabellón-6era asteburuan

Obra gaur eta bihar ikusi ahal izango da./E. C.
Obra gaur eta bihar ikusi ahal izango da. / E. C.

'Galdutako pausoak' izeneko obrak erosotasuna bilatzeko ezezagunera salto egiten duten pertsonaien istorioa kontatzen du

IZASKUN MOYANO

2002an antzerkia egiteko beste modu bat asmatu zen. Hau, antzerkiaren adierazpenarekin bikain batzen den hizkuntza sensoriala bilatzean datza, jokoa eta esperimentazioa parte hartzera gonbidatuz. Izan ere, ikusleak badu papera obra honetan. Bakoitzak bere jatorrira itzuli eta lehendabiziko aldia izango balitz bezala usaindu, ukitu eta sentituko du, esperientzia bakoitzean uztartzen diren isiltasun, olerki, oihal, kolore eta zapore ezberdinei esker.

Oraingo honetan, 'Galduko pausoak' izeneko lana helduko da Pabellon 6era. Obran bidaia bati hasiera emango dioten milaka pertsonaia ikusiko dira. Hauek beraien isla aurkitzeko nahia izango dute, jakinduria eta esperientziak aldean eramanda. Honetarako patera batean, kamioi bateko hozkailuan edota kotxe bateko maletategian sartuko dira eta auskalo noraino iritsiko diren. Bidean mota askotako altxor, arrisku, eta bihotz iheskorrekin egingo dute topo.

Gabezia, galera, pasioa eta magia obrako lau protagonistak izango dituzten sentipen batzuk baino ez dira. Ulises, Circe, Polifemo eta Calipso protagonista diren istorio honek berebiziko garrantzia du une honetan. Milaka pertsonak guztia alde batera utzi eta ezezagunaren itsasoan murgiltzen dira beraien existentzia bizitzeko moduko toki batean bilakatzeko xedez. Beraz, antzerki honen bitartez, publikoak beraien itzal eta labirintoak aztertuko ditu, bere utopia aurrera eraman dezakeen irla baterantz abiatuz.

Gaur eta bihar Pabellón-6ra hurbiltzen den herritarrak orok obra honetaz gozatzeko abagunea izango du. Bi funtzio izango dira, bata arratsaldeko 20.00tan lehendabizikoa, eta hurrengoa gaueko 22.00tan. Sarrerak, webgunearen bidez eskura daitezke, aretoa guztiz bete arte.

Temas

Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos