https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aiko euskal erromeria taldeak dantza tailer bat eta bi kontzertu eskainiko ditu asteburuan Bilbon

Aiko euskal erromeria taldeak dantza tailer bat eta bi kontzertu eskainiko ditu asteburuan Bilbon

Lehenengo kontzertua Bilboko Plaza Berrian izango da. Bigarrena, berriz, Artxanda mendian

UNAI SARRIUGARTE

Aiko euskal erromeria taldeak dantza tailer bat eta bi kontzertu eskainiko ditu datorren asteburuan Bilbon Basque Fest Jaialdian. Iazko jaialdian bi parte hartze izan bazituen, aurten hiru izango ditu. Aipatu dugunez, erromeria biei dantza tailer bat gehituko zaie.

Zapatuan, apirilak 20, euskal taldeak dantza tailerra eta lehenengo erromeria eskainiko ditu Plaza Berrian. Batetik, 17:00etan dantza tailerraz gozatzeko aukera izango dute. Bertan, Patxi Laborda euskal dantza maisu eta koreografoak dantzan parte hartzera bultzatuko du jendea. Okasio hau abagune paregabea izango da euskal dantzaren oinarrizko pausuak ikasi nahi dituzten pertsona guztientzat. Izan ere, edonork parte hartu dezake.

Bestetik, dantza tailerraren ondoren erromeria hasiko da. Bertan, Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Txus Aranburu (akordeoia) musikariek euskal kanta eta doinuez murgilduko dute Plaza Berria.

Bestalde, igande goizean berriro ere Aiko erromeriaz gozatzeko aukera egongo da Artxanda Mendian. Izan ere, euskal taldea goizeko 12:00etatik 14:00etara bitartean arituko da. Gainera erromeriarekin gozatzeaz batera, sagardo dastaketa ikaragarriaz gozatzeko parada egongo da. Musika eta dantzarekin ingurune natural batez disfrutatzeko aukera ezin hobea.

Halaber, kontzertu eta tailer hauek turistak euskal kulturara hurbiltzea eta ahalik eta modurik hoberenean horren berri ematea dute helburu. Izan ere, AIKO taldea, dantza tradizionala grina handiz bizi duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboa da. Euskal taldeak hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean: dantza irakatsiz, ikertuz, antzeztuz etab.

Temas

Euskera