https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aiensak, Arrigorriagako pintxo lehiaketaren jaun eta jabe

Pintxo Lehiaketaren III. edizioa irabazi zuen eta bigarren postua eskuratu zuen ere bai, 'Txintxorta puska'-ri esker.

ELCORREO.COM

Hiru edizio eta hiru garaipen. Argi geratu da oraingoan ere Aiensa ostatuak ez daukala aurkaririk Arrigorriaga ospatu duen miniaturazko sukaldaritzan. Hain zuzen, Aiensak Pintxo Lehiaketaren III. edizioa irabazi zuen eta bigarren postua eskuratu zuen ere bai, 'Txintxorta puska'-ri esker. Hirugarren postua, bestalde, Etxe Begok eskuratu zuen 'Bakailaoa Etxe Bego erara' pintxoari esker.

Saridun guztiak oso pozik agertu ziren lortutako emaitzekin eta datorren urtean emaitza berdinak errepikatzea espero dute. Dena den, «oso zaila» izango dela onartu zuten.

Sariak banatzeko ekitaldi jendetsua izan zen aurreko larunbatean, abenduaren 2an, ospatutakoa. Arrigorriagako udaletxeko osoko bilkuren aretoan ospatu zen eta hori zuzentzeaz honako hauek arduratu ziren: Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariak, Juan Emilio Andradesek, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Maite Barahonak, eta ADECKA merkatarien elkarteko ordezkariek.

Aurtengo edizioan iazkoan baino parte-hartze handiagoa egon dela gogoratu zuten antolatzaileek eta, beraz, oso pozik agertu ziren lortutako harrerarekin. Zehazki, 125 txartel bete ziren, 188 bete gabe geratu ziren bitartean. Lehenengoen artean hiru sari zozkatu ziren, eta hauexek izan ziren irabazleak: María Teresa Iturrioz Arregui (400 euro), Xabier Rodriguez Alonso (300 euro) eta Izaro Aldai Iturrioz (200 euro). Bigarrenen artean sari bakarra (100 euro) zozkatu zen, eta Estela Saez Bermejok irabazi zuen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos