https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Eta ahozkera zer?' jardunaldian kontatu dutena jakin nahi baduzu klika ezazu hemen

Euskaltzaindiak Euskaltzaindiak Gasteizen antolaturiko biltzarra ordu bietan amaitu da

EL CORREO

Euskaltzaindiak bere mendeurrenaren baitan antolatu duen laugarren jardunaldi akademikoa ospatu dute Gasteizko Artium Museoan, 'Eta ahoskera zer?' izenburuarekin. Ahozko komunikazioaren alderdiak landu dira bertan ordu biak arte. Jardunaldia zuzenean eskaintzen ari da, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtube-ko atarian.

Hasiera ekitaldian parte hartu dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miren Lourdes Oñederra Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeburuak, Igone Martínez de Luna Arabako Euskara foru diputatuak eta Iñaki Prusilla Gasteizko Udaleko Euskara zinegotziak.

Hiru hitzaldik osatu dute jardunaldiaren bizkarrezurra: 'Ahoskera arautu eta i(ra)kas al daiteke?', Lourdes Oñederrak eskainiko duena; 'Irakats al daiteke ahoskera? Eta aldagarritasuna?', Mª Heliodora Cuenca Villarín Sevillako Unibertsitateko irakasleak eskainiko duena; eta 'Nola ikasi ahoskerak', Julia Marín antzerki itzultzaileak eskainiko duena.

Ondoren, zinemari eta euskararen ahoskerari buruzko elkarrizketa egin dio Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide Oroitz Jauregik Gorka Lazkano 'Errementari' filmeko euskara arduradunari.

Gauzak ondo ulertzearen garrantzia

Euskaltzaindiak atzo jakinarazi zuenez, jardunaldiaren «helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien eta, azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena».

«Hizkuntzari buruzko lan preskriptibo eta didaktikoetan ahozkoak eta, ahozkoaren barruan, ahoskerak leku berezia behar dute, baina ez bigarren mailakoa. Ahoskera ezin da gramatika bezala ikasi. Inportantea da denok gauzak ondo ulertzea eta, horretarako, elkarrekin hitz egitea bezalakorik ez dago. Euskaltzaindiak 1998an kaleratutako EBAZ araua (Euskara Batuaren ahoskera zaindua) argituz nahi genuke indartu. Eztabaidaren gunea bi ardatz gurutzatzen diren lekuan egongo da: euskararen estilo mailak, batetik; euskalkiak eta batua, bestetik», gaineratu zuen.

Temas

Euskera