Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Shakira berriz dator Bizkaiara.
Ahotsa berreskuratzeko momentua

Ahotsa berreskuratzeko momentua

Shakira ekainaren 30ean ikusgai, BEC-en

elcorreo.com

Viernes, 5 de enero 2018, 23:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Live Nationek aste honetan iragarri du Shakirak 2018an helduko diola berriro 'El Dorado World Tour' birari, eta, honenbestez, duela hilabete inguru atzeratutako kontzertuak datorren urteko udan emango dituela. Gauzak horrela, ekainaren 30ean Barakaldora etorriko da.

Aipatutakoa, hala ere, ez da Espainiako Estatuan eskainiko duen emanaldi bakarra izango. Uztailaren 1ean, adibidez, A Coruñan arituko da; 3an, Madrilen, eta uztailaren 6an eta 7an, Bartzelonan. Zuzeneko horietara sartzeko, aurretik eskuratutako sarrerak erabili ahal izango dituzte jarraitzaileek.

Nolanahi dela, baten batek sarrera itzuli nahi badu (data berria ondo ez datorkiolako edota beste edozein arrazoiagatik), urtarrilaren 17tik aurrera jaso ahal izango du bueltan dirua. Horretarako, sarrera erosi zuen leku berera jo beharko du dena den. Une zailak bizi izan ditu azkenaldian Shakirak, baina ahotsa erabat berreskuratzeko bidean da orain.

Azken asteetan New Yorken bere familiarekin izan dela jakin izan dugu eta orain ahotsa berreskuratzeko momentua da. Hala nola, Sendagileek esan diotenez, hurrengo hilabeteak lanean pasatu beharko ditu, ahots-kordak osatzeko, eta, honela, bira abiatzeko orduan baldintza hoberenetan egon daitezen.

Hasiera batean burumakur agertu zen Shakira hainbat zuzeneko bertan behera uzteagatik, baina irribarretsu dago berriz abeslari kolonbiarra, udan agertokietara itzuliko dela jakin ostean. Era berean, esker oneko azaldu da bere jarraitzaileekin, azken horiek erakutsitako leialtasun, pazientzia eta babesagatik. Hasi dadila, beraz, ikuskizuna!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios