https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ahots Argiak abesbatzaren kontzertua izango da larunbatean Gasteizen

Ahots Argiak abesbatzaren kontzertua izango da larunbatean Gasteizen
Coral AHOTS-ARGIAK

Abesbatzak lo-kanten bilduma bat prestatu du, eta kontzertua 20:15ean hasiko da

PAUL PICADO

Ahots Argiak abesbatzak lo-kanten bilduma bat prestatu du larunbat honetarako. Horrela, kontzertu bat emango du San Migel elizan, 20:15ean. Bildumak 'Cántame una nana' izena du, eta beraz, esan bezala, lo-kantak dira guztiak.

Gabonak dagoeneko amaitu dira eta Ahots Argiak abesbatzak Gasteizko tenplurik enblematikoenetako bat doinu magikoz eta zoragarriez betetzea erabaki du: San Migel eliza. Abesbatzan, guztira, hiru belaunaldi desberdinetako 30 ahots misto daude, eta zuzendaria Mamen Daubagna dugu.

Zortzi lo-kanta abestuko dituzte, eta askorentzat abesti horiek guztiak ezagunak izango dira. Beste batzuentzat, berriz, berriak izango dira. Abesti horietako batzuk 'Loa', 'Loa txuntxurrun berde' eta 'Estrellita del lugar' dira, eta ez da faltako 'Haurtxo polita' ere. Abesbatzarekin batera bi dantzari ere aritzen dira, errepertorioko abesti bakoitza mugimendu gozoen bidez adierazteko.

Ahots Argiak abesbatza Gasteizen sortu zen 1997. urtean, eta hasiera batean, Ahots bakarrik deitzen zen. Abesbatza Mamen Daubagnak zuzendutako musika ikasle talde batek osatzen zuen. Daubagna haien zuzendaria eta irakaslea zen, eta abesbatza txiki bat sortzea erabaki zuen. Geroago, 2006. urtean Arabako Abesbatza Federazioan sartu zen eta erronka berriei aurre egiten hasi zen.

Horren ondoren, gaur egungo 'Ahots Argiak' izena hartu zuen. Erronka berri horiek ezagutzera ematea eta Gasteiztik kanpo ere kontzertuak ematea zen. Egindako lanari esker, duela gutxi lehen saria irabazi du Gasteizko San Prudentzio abesbatza lehiaketan.

Temas

Euskera