Ahalduntze Bertso Eskola Feministan parte hartu nahi duzu?
Urriaren 21ean hasiko da eskola eta izena emateko epea irailaren 29an bukatuko da
Zurekin
Viernes, 15 de septiembre 2023, 11:02
Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren bederatzigarren ikasturtea urriaren 21ean hasiko da, eta irailaren 29a baino lehen eman behar da izena, esteka honetan dagoen formularioa betez. Bertsozale Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista.
Publicidad
Ikasturte berria urriaren 21an hasiko da, eta parte-hartzaileak hilean behin bilduko dira, larunbat goizetan, 10.00etatik 14.00etara. Ikasturtea 2024ko ekainean amaituko da. Horrela, bi talde sortuko dira: bata Gipuzkoan, Amasa-Villabonako Subijana etxean (Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan), eta bestea Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan, Durangon. Ikasturtean zehar bi taldeak batera biltzeko egunak ere jarriko dira. Xehetasun gehiago behar baduzu, hemen klikatu.
Bestetik, martxan da Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, laugarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz. Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete, hiru kategoriatan: txikiena, 2010ean edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2005an edo lehenago jaio direnentzat. Kategoria bakoitzak sari ezberdinak izango ditu. Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez aurkeztuko dira lanak, azaroaren 30era bitarte. Ondorengo loturan kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarri osoak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión