https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Agustín Jiménez aktorearen saioa izango da urtarrilaren 25ean Kubik aretoan

Agustín Jiménez./
Agustín Jiménez.

Aretora sartzen diren lehen 150 pertsonak bakarrik izango dute esertzeko aukera

PAUL PICADO

Datorren urtarrilaren 25ean, ostirala, Agustín Jimenez aktorearen saioa izango da Kubik aretoan. Aretoko ateak 21:30ean irekiko dira eta saioa handik ordu erdira hasiko da, 22:00etan. Dena den, aretora sartzen diren lehen 150 pertsonak bakarrik izango dute esertzeko aukera. Sarrerak online (15 € gehi 1,5 € kudeaketa-gastuengatik) edo leihatilan bertan (18 €) eros daitezke.

Agustin Jimenez Cáceresko aktore, komediante eta ilustratzailea da. Espainian stand up delako generoa sortu eta bultzatu zuen aktoreetako bat izan zen. Hainbat telebista-katetan parte hartu du, aktore, aurkezle, showman eta batzuetan gidoilari gisa ere bai. Paramount Comedi katean egin zen ezaguna eta Madrilgo Raio Enlace irratiaren sortzaileetako bat da. Gaur egun, antzerkian murgilduta dabil, eta arrakasta izan duten zenbait obraren protagonista izan da.

Aktore gisa, film ezagunetan parte hartu du, hala nola «Ocho apellidos catalanes» (2015), «Mi amor perdido» (2018) eta Daniel Monzonen «Yucatán» (2018). Telebistan, «Chiringuito de Pepe» (2014), «7 vidas» (2006) eta «Mis adorables vecinos» (60 ataletan, 2004) telesailetan eta «La hora de José Mota» (2009-2010) saioan agertu da.

Berak dioenez entretenimenduaren ingeniaria da, eta hiru hamarkada baino gehiago daramatza jendea entretenitzen. Gaur egun, Estatutik bira ematen ari da «Las Noches de El Club de la Comedia» ikuskizunarekin, eta «Una boda feliz» eta «La Cena de los Idiotas» lanetan aktore nagusi gisa parte hartzen ari da Madrilgo Reina Victoria antzokian.

Temas

Euskera