Borrar
Agurainen hondakin-uren araztegi berri bat eraikiko da

Agurainen hondakin-uren araztegi berri bat eraikiko da

HUA eraikitzeko erakunde bakoitzak hartuko dituen betebeharrak zehazten ditu, eta saneamendu-eredu eraginkor bat sustatzen du

i.agote

Jueves, 21 de diciembre 2017, 00:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak, Uraren Euskal Agentziak eta Aguraingo Udalak gaur lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dute Agurainen hondakin-uren araztegi (HUA) berri bat eraikitzeko: bertan, erakunde bakoitzak hartuko dituen betebeharrak zehazten dira; baita horien guztien finantziazioa ere.

Oinarrizko azpiegitura da Arabatar Lautadako ekialdean hondakin-uren arazte eskasiak —Zadorra ibaian erasanak sortzen dituenak— sortutako arazoei aurre egiteko; eta 2020rako prest izatea aurreikusten du URAk. Azpiegitura berriak gaur egun abian denaren ahalmenaren halako hiru izango du, eta isuri urbano guztiak (industria eta etxekoak) araztuko ditu. Arabako Foru Aldundiak idatzitako oinarrizko proiektuan idatzitakoari jarraiki, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza diputatu Josean Galerak zehaztu duen legez; haren hitzetan hitzarmena “garrantzia nabarmenekoa da Araba eta Euskadirentzat”

Izan ere, gaur egun abian den Aguraingo araztegia ez da nahikoa halako oinarrizko zerbitzu bat berme guztiekin emateko. Hala jasotzen dan 2015-2021 rako Ebroko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoaren neurri-programan ere.

Hitzarmena gaur sinatu dute, Arabako Foru Aldundiko egoitzan, Aldundiko ingurumen eta Hirigintza saileko diputatu Josean Galera, URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredo eta Aguraingo alkate Iñaki Beraza. Funtsean honako konpromisuak zehazten ditu:

Uraren Euskal Agentziak bere egiten du Aguraingo Udalari araztegi berri bat eraikitzeko konpromisoa, Foru Aldundiarekin sinatutako esparru akordioan ezarritakoari jarraiki: proiektua idaztea, lizitatzea, egikaritzea eta ordaintzea (2018-2020 artean, 7 milioi euroko inbertsioa), barne.

Foru Aldundiak URAri luzatzen dio Aguraingo saneamendua hobetzeko hasierako proiektua (HUA bertan islatzen da); azpiegitura martxan jarri aurretik gobernantza-eredu bat zehaztuko du (azpiegiturarenmantentze, kudeatze eta berriztatzearen jasangarritasun tekniko eta ekonomikoa bermatuko duena); eta udalari lagunduko dio lanok egiteko beharrezko diren lur-eremuak URAri luza diezazkion; eta, azpiegitura ondo kudeatuko dela bermatuko du, azken finean.

Bere aldetik, Aguraingo Udalak etxekoak ez diren isurketen udal ordenantzak betearazteko eta ikuskatzeko konpromisoa hartzen du; baita lanak abian diren bitartean hondakin uren saneamendu eta araztea bermatzekoa, azpiegituraren jasangarritasun tekniko eta ekonomikoari eustekoa ere. Eta Arabako Foru Aldundiak sustatuko duen erakunde-kudeatzailean sartzeko konpromisoa ere hartu du (lehena, Udalbatzaren oniritzia jaso beharko duena). Martinez de Cabredok, azpimarratu duenez “erakunde kudeatzaile horrek —Arabako Foru Aldundiak sustatuko duena— ahalmen tekniko eta ekonomiko nahikoa izan beharko du egun zein etorkizunean hiri-erabileradun uraren ziklo integrala eskaini ahal izateko”. Erakunde horrek bermatu beharko ditu: kolektoreetara egiten diren isurketen kontrola, hondakin-ur guztiak ondo biltzea, sarearen isurketak ahalik eta gutxienera murriztea,araztegiaren jarduera egokia izatea, haren mantentze-lanak eta haren zerbitzuak jasotzen dituen aglomerazioaren egungo zein etorkizuneko beharretara moldatzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios