Borrar
'Agur Etxebeste!' filmaren irudi bat.
'Agur Etxebeste!' 38 zinema aretotan estreinatuko da asteburu honetan

'Agur Etxebeste!' 38 zinema aretotan estreinatuko da asteburu honetan

Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileek zuzenduriko filma Euskal Herri osoko aretoetan eta Madril, Bartzelona zein Logroñon izango da ikusgai

El Correo

Viernes, 27 de septiembre 2019, 21:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Agur Etxebeste!' filma 38 zinema aretora heldu zen ostiral honetan, joan den asteartean Donostia Zinemaldiko Zinemira sailaren galan, asteazkenean Bergaran eta ostegunean Bilboko Azkuna Zentroko Golem aretoan izan diren aurretiko estreinaldien ondoren.

Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileek zuzenduriko filma Euskal Herri osoko aretoetan eta Madril, Bartzelona zein Logroñon izango da ikusgai. Pelikula euskaraz filmatu da, eta euskara hutsean edo euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin ikusteko aukera izango da, aretoak erabakitakoaren arabera, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

Bizkaian, ostiral honetan, Bilbon, Barakaldon, Getxon, Leioan, Portugaleten, Galdakaon, Durangon eta Zornotzan izan da ikusgai filma, eta gaur larunbatean, Basaurin, Gernikan, Bermeon eta Lekeition ikusteko aukera izango dute interesdunek.

Gipuzkoan, berriz, Bergaran, Irunen, Errenterian, Zumaian, Eibarren, Azpeitian, Andoainen, Zarautzen eta Ordizian estreinatu zen filma atzo, eta gaurtik aurrera Arrasaten, Tolosan eta Donostian ere izango da ikusgai.

Araban, 'Agur Etxebeste!' Gasteizen eta Etxebarrin izan zen ikusgai ostiral honetan, eta baita Nafarroan, Iruñea, Lizarra, Viana, Cordobilla eta Uharteko zinema aretoetan. Madril, Bartzelona eta Logroñon ere estreinatu zuten.

14 urte beranduago...

'Aupa Etxebeste!' filmean gertatutakotik 14 urte igaro direnean, Patriziok (Ramon Agirre) eta Mari Luisak (Elena Irureta) rolak aldatuko dituzte. Patriziok etxeko lanei eta familiari dagozkion erantzukizunei aurre egiten dien bitartean, Maria Luisak udaleko agintea hartuko du bere gain, bere modura hartu ere. Batzuei, ordea, aldaketa hau ez zaie asko gustatuko, gauzak beti bezala jarraitzea nahi dutelako. Herrian gauzak aldatu egingo dira, baina bereziki Etxebeste familiak biziko du aldaketa nabarmenena, bakoitzak bere modura biziaz eta berriz ere familia elkarrekin egotea ezinbestekoa dela erakutsiz.

Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendu dute 'Agur Etxebeste!', eta gidoia ere idatzi dute, Nagore Aranbururekin batera. Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Iban Garate (Iñaki) etaPaco Sagarzazu (Luziano) dira aktoreak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios