https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Millenialen %25ak ez du lagun bat bera ere, ikerketa batek dioenez

Millenialen %25ak ez du lagun bat bera ere, ikerketa batek dioenez

Halaxe dio Estatu Batuetan 1.200 pertsonari egindako inkesta batek

UNAI SARRIUGARTE

Millenialen %25ak ez du lagun bat bera ere, ikerketa batek dioenez. Bakardadea egungo gaitzik larrienetakoa da. Hainbat ikerketek bakardadea buruko osasun eta osasun fisikoarentzat kaltegarria dela baieztatzen dute. Millenialak, belaunaldi Y izenarengatik ere ezagunak, 1980. urtetik 2000 urtera bitartean jaiotako pertsonak dira.

Egungo belanauldirik konektatuena da millenial gizaldia. Edonola ere, egungo belaunaldirik bakartiena ere. Halaxe dio Estatu Batuetan burutu den ikerketa batek. Bertan 18 urtetik gorako 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte. Elkarrizketatutako pertsonen %30ak aitortu zuen beti edo askotan bakarrik sentitzen direla.

Gainera, azterketa honek iragarri duenez gizaldi honen laurdenak ez du pertsona ezagunik, %22ak ez du lagun hurbilik eta %30ak, berriz, ez du lagun minik. Estudio honek dioenez, aztertutako laginen %27ak ez du lagunik egiteko beharrik.

Sare sozialek inoiz baino gehiago konektatzen dituzte pertsonak. Edonola ere, Instagram edota Facebooken sortzen dituzten pertsonaiak ez dute bakartasuna islatzen. Izan ere, sare sozialen bitartez jende askok erakusten duen bizitza fikziozkoa da. Hauen erabilera erlazionatuta dago ongizatearen gutxitzearekin eta depresio zein bakardadearen igotzearekin.

Kontuak kontu, millenial belaunaldiak ez du amore eman eta gizaldi hauetako asko lagun berriak egiten saiatzen da. Inkestan esku hartu duten ia millennialen erdiak adierazi du azken sei hilabeteetan lagun bat egin duela lanean. Halaber, hamarretik seik oraindik ere haurtzaroko harremanen bat mantentzen du eta %34ak oraindik ere unibertsitatean ezagututako norbaiten lagun izaten jarraitzen du.