https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

AEBk Txinari ezarritako muga-zergak ez zaizkio batere ondo etorriko Apple konpainiari

AEBk Txinari ezarritako muga-zergak ez zaizkio batere ondo etorriko Apple konpainiari

Hori dela bide, Applek Trumpen gobernuari Txinatik inportatzen dituzten produktuen zerrenda bat muga-zergetatik kanpo uztea eskatu dio

UNAI SARRIUGARTE

AEBk Txinari ezarritako muga-zergak ez zaizkio batere ondo etorriko Apple konpainiari. Samsung konpainiak ez baititu tarifa berdinak ordaindu beharko. Pasa den igandean, abuztuak 18, Donald Trump AEBko presidenteak eta Appleko zuzendaria den Tim Cookek batzar batean hitzartu ziren. Bertan AEBk Txinatik etorritako produktuei ezarri nahi dizkien muga-zergen inguruan mintzatu ziren.

Bertan bi agintariek muga-zerga hauek Apple kaltetu dezaketela ondorioztatu zuten. Samsungek merkaturatutako produktuak baldintza ezberdinetan egongo dira eta ez ditu Applek ordainduko dituen tarifa berdinak ordaindu beharko.

Txinak merkaturatutako produktuen gaineko muga-zerga multzo berri bat jarriko du abian AEBk. Hauxe produktu elektrikoen gaineko muga-zerga izango da gehienbat. Hauexek irailaren 1etik abenduaren 15era bitartean jarriko dira abian.

Pasa den uztailean Trumpen gobernuak ukatu ezin zuen Applek Mac Pro ordenagailuak ekoizteko erabiltzen dituen piezen gainean muga-zergak kentzea. Hori dela bide, Estatu Batuetako presidenteak pieza horiek AEBn ekoizteko deia egin zion Applei. Izan ere, bertan ez dago muga-zergarik.

AEBko Gobernuak hartutako erabakia ikusita, Applek bi gutun bidali zituen Estatu Batuetako Merkataritzaren Ordezkariaren Bulegora: lehendabizikoak, Txinatik inportatzen dituzten produktuen zerrenda bat muga-zergetatik kanpo uztea eskatzen zuen; bigarrenak, berriz, muga-zerga hauek ezarriz gero nazioartean beste konpainiekin lehiatzeko gaitasuna galduko zutela ohartarazten zuen.

Azken hilabeteotan merkataritza gerra piztu da AEBren eta Txinaren artean. Bi herrialdeek zenbait esparru ezberdinetan eskakizunak egin dituzte: jabego intelektualean eta teknologia transferentzian gehienbat. Donald Trumpek pasa den ostegunean iragarri zuenez bi herrialdeak negoziatzen ari dira eta irailean berriro bilduko direla aurreikusi zuen.