https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Adinekoen zentro kulturalek hainbat ikastaro eta tailer eskainiko dituzte udan

Adinekoen zentro kulturalek hainbat ikastaro eta tailer eskainiko dituzte udan
Vitoria-Gasteizko Udala

Izena emateko azken eguna ekainaren 4a izango da, eta ekainaren 7an, bete gabe geratu diren plazak banatuko dira

PAUL PICADO

Adinekoen zentro kulturalek hainbat ikastaro eta tailer eskainiko dituzte uda honetan. Horrela, izena emateko epea ekainaren 4an amaituko da. Gero, ekainaren 7an, bete gabe geratu diren plazak banatuko dira. Guztira, 96 ikastaro eta tailer antolatu dira, eta 1.491 plaza daude. Berez, bazkideentzako jarduerak dira, baina batzuetan edozein pertsonak parte hartzeko aukera izango du.

Honen aurretik beste bi alditan antolatu dira honelako jarduerak, eta helburua da adinekoei zenbait ezagutza, jarrera, ohitura eta gaitasun erakusteaz gain, haien gizarte-harremanak eta adiskidetasuna sustatzea ere bada.

Antolatutako ikastaro eta tailerren artean, belaunaldi arteko lantegiak, herritarrentzako lantegiak, erorketak prebenitzeko lantegiak, nork bere burua zaintzeko taldeak, eta beste ikastaro eta lantegi batzuk nabarmentzen dira.

Belaunaldien arteko lantegietan, sukaldaritza, eskulanak, baratzezaintza, robotika eta bestelakoak landuko dira. Herritarrentzako lantegietan hiriko edonork parte har dezake, eta hala nola dantza, sukaldaritza, elikadura eta lorezaintzaren ingurukoak izango dira. Erorketak prebenitzeko tailerrak lehen aldiz antolatuko dira uda honetan, eta ekainean eta uztailean izango dira. Nork bere burua zaintzeko taldeetan, bizikletaz ibiltzen, emozioak kudeatzen eta loaren kalitatea hobetzen erakutsiko da. Bestalde, beste ikastaro batzuk ere antolatu dira, esaterako, informatika, musika, dantza, argazkilaritza, irakurketa eta zinema tailerrak.

Dagoeneko jardueretan izena eman daiteke, hirian dauden adinekoen 15 zentro kulturaletan, gizarte-etxeetako eta kiroldegietako informazio-zerbitzuetan eta herritarren arretarako bulegoetan. Telefonoz ere dei daiteke, 010 zenbakira, edo udalaren web-orrian bertan izena emateko aukera ere badago.

Temas

Euskera