https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Adineko pertsonen bakardade-egoerak detektatzeko Bilboko Udalak prestatutako programa saritu dute

'Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean' jardunaldiaren bigarren edizioa egin dute, «aitortzeko zahartzen diren pertsonentzat eredugarriak diren jarduerak»

AMALIA IBARGUTXI

«Euskal herritarren %21,7ak 65 urte edo gehiago ditu, eta ehuneko hori hazten joango da datozen urteotan», adierazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. Gaineratu du «erronka nagusia adineko pertsonak baldintza onenetan bizitzea» dela, «menpekotasun-egoerarik gabe, ahalik eta denbora luze eta erosotasun handienarekin». Horretarako, «lagunkoitasun-sareek berebiziko garrantzia dute».

Beatriz Artolazabal sailburuak eman dio irekiera 'Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean' Jardunaldiaren II. edizioari, eta horren baitan saritu dute Bilboko Udaleko 'Begirada Aktiboa-Adineko pertsonen bakardade-egoerak detektatzen' proiektua, «aitortzeko zahartzen diren pertsonentzat bideratzaileak diren inguruneen sorkuntzan jarduteagatik nabarmendu diren euskal erakundeen balioa».

Euskadin lagunkoitasuna garatzeko eragingo duten esperientzia berritzaile eta sortzaileak partekatzea dute jardunaldiek helburu. «Hemen, etxean, baditugu aintzat hartu beharreko hainbat proiektu eta ekimen. Hori dela eta, aurten, lehenbiziko aldiz, sari bat sortu dugu: Euskadi Lagunkoia, Lagunkoitasunaren Jardunbide Egokien Saria», gaineratu du Artolazabalek.

Beste hiru sari

Horrez gain, beste hiru sari banatu dituzte, zahartzen diren pertsonentzat bideratzaileak diren inguruneak sortzen eraginkortasunez jarduteagatik nabarmendu diren euskal erakundeek egindako lanen balioa aitortzeko. Saritutako jardunbide egokiak 3.000 euroko bidaia poltsa jasoko du, Europa mailan ekimen egokiren bat egiten duen erakundera bisita egiteko.

Saritutako lehena, San Prudencio Nagusien Elkarteak, San Trokaz Nagusien Elkarteak eta Abadiño Lagunkoia taldeko hainbat boluntariok sustatutako 'Abadiño lagunkoia' proiektuan adineko pertsonak proiektuaren parte-hartzaile eta ergila nagusien ahalduntze-proiektua izan da; bigarrena, Gasteizko Udalak Pilarreko eta Landazuri auzoetako zerbitzu publikoekin eta erakunde pribatu eta saltokiekin batera garatutako 'Piztu zure auzoa' proiektua; eta hirugarrena, Antzuola Lagunkoiak, Euskadi Aktiboa eta Antzuolako Udalarekin, Landatxope erretiratuen elkartearekin eta osasun-zentroarekin batera sustatutako 'Ibilaldi osasuntsuak' proiektua.

Jardunaldien hasiera ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Gasteizko Udaleko lehen alkateorde Peio López de Munain, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu du Gasteizko Europa Jauregian

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos