Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Ezkerreko eskua altxatuta du Eriksen, erdiko behatza tente. @TOMEGELAND
Adineko pertsonak

Adineko pertsonak

Notizia idatzi duen kazetaria gaztea da eta ez du birritan pentsatu zergatik den agure bat eta ez gizon bat edo zahar bat notiziaren protagonista

Arantxa Urretabizkaia

Sábado, 14 de octubre 2017, 23:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Norvegiako hiri batean, udazkeneko eguerdi batean, talde islamofobo bateko kide diren dozena bat lagun beraien propaganda zabaltzen ari dira. Ez dituzte etorkinak nahi, dio bozgorailuak, eta are gutxiago etorkin islamdarrak. Gazteak dira bozgorailua gobernatzen duten kideak, gizonezko gazte norvegiarrak.

Parean, distantzia pitin batera, jendea biltzen hasi da, protesta antolatu dutenei begira. Haien artean hirurogeita hamasei urteko gizona, galtza bakeroak eta zamarra soinean, eskuineko eskutik zintzilik plastikozko poltsa bat. Ezkerreko eskua altxatuta duela azaltzen da argazkian, erdiko behatza tente.

Gizona (agurea, dio informazioak), jatorriz katalana da, txikitan, Gerra Zibilaren garaian Norvegian aterpe aurkitu zuena eta babestu zuen familiaren izena daramana. Eriksen. Hurrengo batean ere gauza bera egingo omen luke, egingo omen du Norvegia osoak ikusi duen argazkiak azaltzen duen bezala.

Dudarik gabe, notizia idatzi duen kazetaria gaztea da eta ez du birritan pentsatu zergatik den agure bat eta ez gizon bat edo zahar bat notiziaren protagonista. Behatz puntetara etorri zaion lehen hitza idatzi du. Kazetari berak Rolling Stonen kontzertu baten berri eman behar balu, ez luke esango Mick Jagger agure bat denik, Eriksenen adinkidea dela jakinda ere.

Ez dugu adostu noiztik aurrera bilakatzen den gizon edo emakume bat zahar. Pentsa genezake hori erretiroarekin bat datorrela, beraz hirurogeita sei urtetik aurrera. Pentsa genezakeen, baina ez dugu horrelakorik pentsatzen. Hain zuzen, gizarteak zahartzaroa gorroto duelako, zahartzaroa kalte guztien bilduma iruditzen zaigulako eta, beraz, inork ez duelako zahartzat hartua izan nahi. Iraun nahi dugu, baina zahartu gabe.

Gauzak omen dira zaharrak, zehazkiago trasteak. Pertsonak, islamofoboei behatz luzea erakusten dien gizona edo Mick Jagger, adindunak dira, hirugarren adinekoak, nagusiak. Egia esan, nortasun agiriak dioena obeditzen ez duten zaharrak.

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios