https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Adela Asua, Zinemakumeak gara!, Mutualia eta Ahizpa Oblatuak Zirgari Berdintasun Saria jasoko dute etzi

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren norbanako eta taldeak saritzea da helburua

ELCORREO.COM

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren norbanako eta taldeak saritzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k urtero antolatzen dituzte Zirgari Sariak. Ekimenaren antolatzaileek 2018ko edizioan lau irabazle egon direla iragarri zuten orain dela egun batzuk eta horiek Adela Asua, Zinemakumeak Gara!, Mutualia eta Ahizta Oblatuak dira.

Sariak emateko ekitaldia asteazkenean egingo dute Bilboko BBK Salan, arratsaldeko 18:30ean. Gauzak horrela, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren, martxoaren 8aren bezperan izango da ekitaldia. Irabazle bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu, ohorezko saridunak izan ezik, horrek ez baitu sari ekonomikorik.

Edizio honetako sariak emateaz arduratu den epaimahaiaren burua Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, Teresa Laespada, izan da. Epaimahaiburuordea, aldiz, BBKren Gizarte Ekintza Arloko zuzendaria, Cristina Sansalvador. Horrez gain, epaimahaia emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloko zortzi adituk osatu dute.

Sarien izenak zirgariek egiten dute lan gogorra ekartzen du gogora: emakume horrek itsasontziak atoian eramaten zituen itsasadarrean gora, eta, horretarako, euren indarra eta soka bat, zirga bat, besterik ez zuten erabiltzen.

Hauek dira 2018ko sarituak:

Ibilbide osoari saria:
Adela Asua. Legelari eta katedraduna, Konstituzio Auzitegiko magistratua izan da 2010etik 2017ra bitartean, eta 2013an Konstituzio Auzitegiko zuzendariorde izendatu zuten. Organo horretan egon den lehenengo euskal emakumea da. Zuzenbidearen alorrean emakumeek egindako ikerketa-lanen eta doktorego-tesien zuzendaritza eta babes lanetan aitzindari izan da.
Emakumeakanako indarkeriaren kontrako borokari saria:
Ahizta Oblatuak. Leiho Zabalik proiektuaren bitartez, emakumeen salerosketaren eta prostituzioaren biktimei arreta ematen diete, ahulenak babestu eta horiei zerbitzua emateko filosofian oinarrituta. Erlijio-ordena honek berdintasunerako bidean aurrera egiteko apustua egiten du.
Ahalduntze eta balio aldaketarako saria:
Zinemakumeak Gara!. Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketa bat da, orain dela 22 urte sortua. Konpromiso politiko feminista du oinarrian. Urterik urte, emakumeek zuzendutako film labur zein luzeak aurkezten dizkiete Bilboko ikusleei, areto komertzialetan eskaintzen diren filmetan emakumeen presentzia txikia orekatzeko asmoz.
Ohorezko saria:
Mutualia. Bardintasunaren aldeko jarraibideak sartu ditu bere enpresa lerro estrategikoan, 2008an, lehenengo Berdintasun Plana onartu zenetik. Urteetan zehar, enpresak berdintasunaren eta dibersitatearen alorrean egindako lana sendotu du eta kanpoko eragileek lan hori berretsi dute: 2011n, Enpresaren Berdintasun Bereizgarria jaso zuen Espainiako Berdintasun Ministerioaren eskutik. Bereizgarri hori beste hiru urtez berritu zuen 2015. urtean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos