https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Addams Familia, ikusteko eta entzuteko desgaitasunak dituzten pertsonentzako ikuskizuna

Addams Familia ikuskizuna abuztuaren 16tik irailaren 2ra izango da Euskalduna Jauregian./
Addams Familia ikuskizuna abuztuaren 16tik irailaren 2ra izango da Euskalduna Jauregian.

Stage-Access sistema martxan jarri duen lehenengo musikala izango da

ELCORREO.COM

Addams Familia emankizuna abuztuaren 16tik irailaren 2ra arte izango da Euskalduna Jauregian eta, antolatzaileek azpimarratu dutenez, Stage-Access sistema martxan jarri duen lehenengo musikala izango da. Metodo horri esker pertsona guzti-guztiek gozatu ahal izan dute ikuskizunaz, baita entzuteko eta ikusteko desgaitasunak dituzten pertsonek ere.

Tresna berriak oholtza gainean gertatzen dena modu guztiz automatikoan adimen artifizialeko teknikekin lotzea ahalbidetuko du. Arduradunek azpimarratu dute sistema aitzindaria dela munduan, Madrilgo Carlos III. Unibertsitateko ikertzaileek garatu dute, eta hainbat taldek kudeatu duten proiektu baten abaroan mamitu da: LetsGo produkzio-etxeak, C&W agentziak, Escena Global taldeak eta Comunicados en Lengua de Signos taldeak kudeatutako proiektu baten abaroan, hain zuzen ere. Gainera, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Hezkuntza eta Berrikuntza Kontseilaritzak babestu du egitasmoa.

Gauzak horrela, entzuteko edo ikusteko desgaitasunak dituzten milioitik gora lagunek aukera izango dute Espainian halako kalitateko eta tamainako musikal batez gozatzeko. Itxaso Barriosek, LetsGo produkzio-etxeko koordinatzaile nagusiak, azpimarratu du poz handia eman diela egitasmo hau aurrera eramateak: «LetsGo-tik berritasunak txertatzen ditugu emanaldi guztietan, eta, kasu honetan, bereziki pozik gaude proiektuarekin, antzerkiaz gozatzeko aukera eman baitiegu orain arte horretarako aukerarik izan ez dutenei. Aitzindariak gara, baina espero dugu beste batzuek ere heltzea bide honi».

Errealitatea areagotzeko sistema

Carlos III.a Unibertsitatearen barruan garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzen dituen Pedro Juan de Lastanosa Institutuko ikerketa taldeak, Escena Global eta Comunicados taldeen laguntzaz, software bat sortu du, zeina aitzindaria baita mundu osoan. Horri esker, errealitatea areagotzeko sistema bat erabiliz, ikus-entzuleek modu indibidualean ikusi ahal izango dituzte azpititulu egokituak eta zeinu-hizkuntzako interprete baten azalpenak. Ikus-entzuleek GoAll aplikazioaren bitartez jasoko dituzte eduki egokituak. Era berean, aplikazio horrek auto-deskribapena aditzeko aukera ere eskaintzen du. Horrela, ikusteko desgaitasuna duten pertsonek oholtza gainekoaren berri izango dute entzungailuen bidez.

Emanaldiak egin ahala, Stage-sync izeneko teknologiak ere ikasi egiten du, eta aldaketetara egokitzen da, antzerkian ohikoa baita erritmoa eta aktoreak aldatzea. Sistema aitzindari hau Madrilgo Calderón Antzokian jarri zen martxan, joan den abenduaren 3an, egun horretan aldarrikatzen baita Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna. Emanaldia biran da orain, eta sistema egokitua eskainiko du horretarako aukera ematen duten areto guztietan.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos