https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Acnur, PP eta C's-ekin elkartuko da zabaltzen duten migrazioaren inguruko diskurtsoa ez delako «zuzena»

Acnur, PP eta C's-ekin elkartuko da zabaltzen duten migrazioaren inguruko diskurtsoa ez delako «zuzena»

Francesa Friz-Prgudak, Acnur-eko ordezkariak, Europako politikarien diskurtsoak «desegokiak» direla eta «migratzaile uholderik ez dela» adierazi du

AMALIA IBARGUTXI

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) errefuxiatuentzako agentziak (Acnur) iragarri du PP eta Ciudadanos-eko Pablo Casado eta Albert Riverarekin elkartuko dela. «Espainiako egoera errealarekin bat ez datozen mezua zabaltzen dutelako» migratzaileen egoeraren inguruan.

Francesa Friz-Prgudak, Acnur-eko ordezkariak, Cadena Ser irrati kateak elkarrizketatuakoan eman zuen bilera horren berri, Pablo Casado PPko buruak egindako adierazpenen harira. Izan ere, uztailean Casadok esan zuenez, «milioika afrikarrek etorri nahi dute Espainiara», eta Friz-Prgudak nabarmendu zuen «hori, besterik gabe, ez dela zuzena». Gaineratu zuen, jarraian, Europako politikarien diskurtsoak «desegokiak» direla, «migratzaile uholderik ez izateaz gain, jaitsi egin da eta, europar kostaldeetara heltzen diren iheslarien kopuruak.

Narrazio horiei buelta emateko asmoz, «parte hartu nahi duen politikari orori» luzatu dio elkartzeko aukera, eta eskatu du ez irudikatzeko «migratzaileak eta errefuxiatuak etsai bezala». Kezka agertu du «tankera horretako diskurtsoen egonkortze posiblearen» aurrean, eta eskatu du «errealitateak gertuagotik ezagutzea errefuxiatuak etsai modura irudikatu aurretik».

Politikariek gorrotoaren diskurtsoen aurka daukaten «erantzukizuna» ere gogorarazi du Friz-Prgudak. OIM-ren (Migrazioaren Mundu Erakundea) arabera, iaz 3.116 lagun ito ziren itsasoan eta aurten, ekainera bitarte, 857 izan dira. Jaurlaritzaren larrialdiko aldi baterako harrera-zerbitzuei buruzko datuen balantzearen arabera, guztira 1.984 pertsonari eskaini die Gurutze Gorriak arreta Euskal Autonomia Erkidegoan. Azken asteburuan, zerbitzu horien bidez, 471 pertsona artatu dira EA

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos