https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Achtung Babies, U2-ren tributu taldearen kontzertua izango dugu irailean, Gasteizen

Achtung Babies, U2-ren tributu taldearen kontzertua izango dugu irailean, Gasteizen

Kontzertua Jimmy Jazz aretoan izango da irailaren 19an, 21:00etan

PAUL PICADO

Achtung Babies, U2-ren tributu taldearen kontzertua izango da irailaren 19an, Jimmy Jazz aretoan. Kontzertua 21:00etan hasiko da baina ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte, hots, 20:30ean. Kontzertura joan nahi izanez gero, sarrerak hemen eros daitezke, 16,90 eurotan.

Taldea Erroman sortu zen 1993. urtean, eta Palladium antzokian egin zuen debuta lehen aldiz. Hor, U2 taldearen munduko lehen tributu-kontzertua antolatu zuen, zuzenean, eta berehala hainbat zale erakarri zituen. Horrenbestez, Erromaz gain, Italiaren inguruan kontzertuak ematen ere ibili zen.

Pixkanaka taldearen ospea handituz joan zen, eta egunkarietan, irratsaioetan eta telebistan elkarrizketak ematen hasi zen, hala nola Suitzan, Espainian eta Turkian. Proiektu guztiz berria zen, erabat independentea, eta bere kabuz finantzatzen zen, diskoetxerik gabe. Aurrekontu handiko artistek baino askoz ere emaitza hobeak ere lortzen zituen.

Achtung Babies U2ren lehen tributu-taldea eta hainbat bira egin ditu, hala nola Espainian, Turkian, Suitzan, Holandan, Frantzian, Austrian, Alemanian, Eslovenian, Kroazian, Irlandan, Belgikan, Luxenburgoan eta Mazedonian. Gaur egun, 'Zootiful' zuzeneko lanarekin dabil, eta kontzertua bi ordu baino gehiagokoa da, U2 taldearen kantarik arrakastatsuenak jotzen dituelako.

Temas

Euskera