https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Abian dira bidesarien salneurri berriak probintziatik at bidaiatzen duten bizkaitarrentzat

Probintziatik kanpo bidaiatzen duten lagunek bidesarien salneurri berriekin egingo dute topo./
Probintziatik kanpo bidaiatzen duten lagunek bidesarien salneurri berriekin egingo dute topo.

Gipuzkoarako AP-8 eta AP-1 errepideetan adibidez, ibilbide mistoak egin behar dutenek 45 euro ordaindu beharko dituzte

IZASKUN MOYANO

Berrikuntzak kasu batzuetan askorentzat mesedegarri izaten dira, baina beste batzuetan, ordea, herritarren artean ez dira oso atseginak izaten. Bost egun igaro dira 2018. urtea hasi zenetik eta, horrekin batera, neurri berriak hartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Probintziatik at bidaiatzen duten lagunek bidesarien salneurri berriekin egingo dute topo. Baina guztien artean aipagarriena, Gipuzkoarako bidean dauden AP-8 eta AP-1 errepideetan barrena dabiltzanak 45 euro ordaindu beharko dituztela da ibilbide mistoen kasuan.

Hala ere, neurri honi muzin egiteko aukera ere izango dute pribilegiatu batzuek. Izan ere, salneurriotatik etekina atera nahi dutenek Interbiak-eko bulegoetan edota webgunean burutu beharko dute eskaera. Dagoneko izena emanda duten herritarrek helbide elektroniko bidez jasoko dute beraien baimena «era errazean» berritzeko eskatzen dien mezua.

Salneurrion berritzeaz batera,Bizkaian Artxandako tuneletatik igarotzen den AP-8aren gehiengo gastua, hilean 30,75 eurokoa izango da. Halaber, garraio arinen kasuan, probintzian bertan dauden bidesarietan ordaindu beharreko salneurriek 2 eta 4 zentimoko igoera izango dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak aditzera eman duen bezala, 15,550 lagunek burutu dute Bizkaiko azpiegituretatik etekina ateratzeko eskaera, urtarrila eta azaroa bitartean. Denbora tarte honetan, Aldundiak 4,32 milioi euroko diru laguntza eskaini du, eta gizabanako bakoitzeko 45,48 euro aurreztu dira. Oro har, hilero 8,651 bizkaitarrek pasatzen dute laguntza hori ‘aktibatzen’ duen gehiengoa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos