Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año

Abian da dagoeneko Gorbeialdeko Kuadrillan euskara ikasteko matrikulazio kanpaina

Euskara eskoletan edo mintzalagun taldeetan parte hartzeko aukera dago, zuzenean edo online

Paul Picado

Asteartea, 7 iraila 2021, 23:32

Comenta

Abian da dagoeneko Gorbeialdeko Kuadrillan euskara ikasteko matrikulazio kanpaina. 'Merezi du! Ikasi eta erabili' lelopean, 2021-2022 ikasturteko taldeak osatzeko deialdia egingo du hil honetan, eta ikasturtea, berez, urrian hasiko da. Euskara eskoletan edo mintzalagun taldeetan parte hartzeko aukera dago, baita online ere.

Ikasitakoa praktikan jarri nahi da, eta, horretarako, hainbat aukera izango dira, besteak beste, mintzalagun, berbalagun-taldeak, gurasolagun programa, kultura-emanaldia eta irteerak. Lehenengo hiruen kasuan, maiztasun jakin batean euskaraz hitz egiteko taldeak sortuko dira.

Esan bezala, eskolak urrutitik jasotzeko aukera izango da, norberaren etxetik alegia. Dena den, online eginez gero, komeni da ordenagailu, tablet edo telefono mugikorra, mikrofonoa eta bideo-kamera izatea. Horiei guztiei buruzko informazio guztia Arabako edozein euskaltegitan edo Kuadrillako Euskara Zerbitzuan eskura daiteke.

Horrela, toki hauetara jo beharko da: Gorbeialdeko Euskara Zerbitzua (euskara@gorbeialdea.eus; 945 430 167, Manex da arduraduna); Zuiako Gau Eskola (AEK, 616 181 173, Josu); Gorbeialdeko Mintzalaguna (gorbeialdea@mintzalaguna.org, 622 120 209, Unai); Aramaioko Euskara Zerbitzua (euskara@aramaio.eus, 945 445 016, Rosa) eta Legutioko Euskara Zerbitzua (kultura@legutio.eus, 945 455 010, Estitxu).

Bestalde, HABEk, Arabako Foru Aldundiak eta zenbait udalek diru-laguntzak emango dituzte ikastaroetarako. Dagokienean horri buruzko informazioa ere emango dute. Bestela, aldez aurretik haietara jo daiteke informazio eske.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Abian da dagoeneko Gorbeialdeko Kuadrillan euskara ikasteko matrikulazio kanpaina

Abian da dagoeneko Gorbeialdeko Kuadrillan euskara ikasteko matrikulazio kanpaina