Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Informazioa ilustratzeko balio duen irudia. Fotolia

Abenduaren 17an izango da Aramaioko III. Bikoizketa Lehiaketa

Lehiaketan izena emateko azken eguna, berriz, abenduaren 16 izango da

Paul Picado

Jueves, 9 de diciembre 2021, 13:13

Aramaioko III. Bikoizketa Lehiaketa abenduaren 17an izango da, 17.30etik aurrera, bertako Kultur Etxean. Horrenbestez, lehiaketan parte hartzeko izena emateko azken eguna abenduaren 16 izango da. Kultur Etxean, hain zuzen, filma proiektatu eta bikoizketa-lanak egingo dira zuzenean.

Publicidad

Hiru kategoria bereiziko dira. Alde batetik, 8 eta 12 urte artekoak; bestetik, 12 eta 20 artekoak, eta azkenik, 20 urtetik gorakoak. Horrela, lanen aurkezpena ere bi ordutan banatu da. Lehenbizikoak 8 eta 12 urte artekoak izango dira, esan bezala, 17.30ean. Horien ostean, 12 urtetik gorakoen txanda izango da, 18.30etik aurrera.

Baldintzen artean daude lan guztiek euskaraz izan behar dutela, bai batuan, bai edozein euskalkitan. Bestalde, Aramaion jaio, bizi edota lan egiten duten pertsonek bakarrik parte har dezakete; gehienez, 2-4 pertsonako taldeetan. Talde mistoak ere onartuko dira, adina ere nahastuta. Hala ere, izena ematerakoan horren berri eman beharko da.

Hauxek dira bikoizteko aukera daitezkeen filmak: 'Kamaleoia', 'Iñurrien altxorra', 'Bily Eliot, haserrea', 'Erleak esti bila', 'Haur poteretxua', 'Marigorringoak', 'Kamioia erruduna', 'Los Croods', 'Minions pánico en la sala de envíos', 'Mogli potzuan', 'Tin Titanes', 'Txoriak', 'Ardi gaixoa', 'Big Hero' eta 'Jurasic World'. Pasarteak hemen ikus daitezke.

Azkenik, sariei dagokienez, 8 eta 12 urte bitartekoentzat, 75 euroko erosketa-txartela izango da. Hamabi eta 20 urte artekoentzat, balio bereko erosketa-txartela ere izango da. Azkenik, 20 urtetik gorakoentzat, 80 euroko erosketa-txartela, Aramaioko edozein jatetxetan gastatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad