Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
60052166

Abadiñoko udal liburutegiek urrian ekingo diete ume eta helduentzako aurrez aurreko jarduerei

Eskaintzan irakurketa-klubak, tailerrak eta ipuin-kontalariak daude. Izen-emateko epea zabali dago jada Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan

NAHIKARI CAYADO

ABADIÑO

Viernes, 24 de septiembre 2021, 23:23

Abadiñoko udal liburutegiek datorren urrian ekingo diote berriro jarduerari, umeei eta helduei zuzendutako eskaintzarekin: irakurketa-klubak, komiki eta karikatura tailerrak eta ipuin kontalariak. Izena irailaren 30era arte eman daiteke Matienako Errota Kultur Etxean, Zelaietako Udal Mediatekan, eta baita udal webgunearen bitartez ere. Kultur eta aisialdi eskaintza, ohi bezala, zinemako eta arte eszenikoetako saioekin osatuko da.

Publicidad

Urrian Bibliotxiki Kluba programa hasiko da. Horren baitan bi jarduera antolatu dira ikasturte osorako. Alde batetik, 'Liburutxokoa', bi talderekin, bata 4 eta 5 urte bitarteko umeena (2016-2017) eta bestea 6 eta 7 urte artekoena (2014-2015). Talde horiek hilean behin elkartuko dira Txanporta Kultur Etxean. Saio ludikoak eta sortzaileak izango dira, irakurtzeko ohitura eta zaletasuna sustatzeko balioko dutenak. 'Poltsa ibiltaria' izeneko jarduera ordea, 8 eta 9 urte bitarteko umeentzat dago zuzenduta (2012-2013).

Bestalde, euskaraz izango diren komiki tailerra eta karikatura tailerra antolatu dira DBHko ikasleentzat. Lehenengoak bi saio izango ditu urrian, eta bigarrenak aldiz, beste bi azaroan. Azken horiek Eñaut Aiartzaguena ilustratzaile iurretarraren eskutik emango dira, Txanporta Kultur Etxean.

«Garrantzitsua iruditzen zaigu familiei euskarazko kultur eskaintza erakargarria eskaintzea, ikasleek aisialdia euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten ere. Eta, aldi berean, irakurketa moduko gai garrantzitsuak lantzen dituzte, baina modu ludiko eta dibertigarrian», azaldu du Argi Abadek, kultura zinegotzia denak.

Irakurketa kluba

Gazte zein helduei zuzendutako kultur programazioak bere aldetik, ohiko Irakurketa Kluba hartzen du barne. Hilean behin egiten den jarduera –euskaraz eta gaztelaniaz– 19.00etatik aurrera izan ohi da Errota Kultur Etxean. Dinamizatzaileak Mikel Antza, euskaraz, eta Peru Magdalena, gaztelaniaz, dira. Gainera, euskarazko ahozko narrazio tailerra antolatu da 16 urtetik gorakoentzat. Azken ekimen horren helburua ipuinak hartzailearen adinaren arabera aukeratzen ikastea, ipuinak kontatzen ikastea eta irakurketa dramatizatuak egitea dira, besteak beste. Saio hori azaroan izango dira, Maite Frankoren eskutik.

Publicidad

Berrikuntza gisa, helduentzako bi ipuin kontaketa saio antolatu dira, urrian eta urtarrilean eskainiko direnak. Plazak mugatuak dira, beraz, bertaratzeko gonbidapena jaso beharko da Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan.

Jarduera horien osagarri, eta ohi bezala, urrian zine saioak eta programazio eszenikoa hasiko dira. Horrela, urriaren 10ean, Errota Kultur Etxeak Athenea Teatroren 'Cow Jazz Club' antzezlana hartuko du. Eta urriaren 16an bestalde, 'Imbebible' lanaren txanda izango da, Txintxaun Kolektiboaren eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad