https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

850.000 euro nekazaritza eta ingurumen laguntzetarako

34 pertsonak ekoizpen integratua egiteko erabiliko dute dirulaguntza hau

I.AGOTE

Gobernu Kontseiluak, egindako bilkuran, nekazaritza eta ingurumen neurriak sustatzeko laguntzen ebazpena onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Planaren esparruan.

Laguntzen zenbatekoa 46.635,59 euro da, eta hainbat neurritan banatzen dira. 34 pertsonak ekoizpen integratua egiteko erabiliko dute dirulaguntza hau, 81ek bertoko abere arrazak zaintzeko erabiliko dute laguntza, 4k biodibertsitatea hobetzen duten erlezaintza proiektuetarako, 29k beren ustiategiak nekazaritza ekologikora aldatzeko, 55ek nekazaritza mota hori bera mantentzeko, eta batek mendiko larreen aprobetxamendua kudeatzeko.

Baina, neurri horiez gainera, deialdiak hainbat jarduerari eragiten die. Hauek laguntzen dira, besteak beste: simaur eta minda planak eta ongarritze planak, abelazkuntza ustiategietan; tratamendu fitosanitario arrazoituak; lurzorua babestea zurezko landareen laborantzan, landare estalkia jartzearen bidez; biodibertsitatea zaintzea laborantzak txandakatzen diren lurretan; fauna babestea laborantzak txandakatzen diren lurretan; bertako babarrun ekoizpenak lantzea; mendiko larreen aprobetxamendua kudeatzea; eta erlezaintza, eremu ahuletan biodibertsitatea hobetzeko.

Aurtengo berritasuna da esne behien ekoizpen integraturako beste lerro bat, ingurumena begiratzen duen abeltzaintza iraunkorra, jasangarria eta gizartearen eskarietara egokitua garatzeko helburuaz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos