https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

8.000 urteko zeramikari esker, lehen nekazarien dietaren berri izan dugu

Zerealak ere jaten zituzten garai hartan./
Zerealak ere jaten zituzten garai hartan.

Ikerketa baten arabera denetarik jaten zuten garai hartan bizi ziren pertsonek

PAUL PICADO

Ikerketa bati esker, duela ia 8.000 urte Turkiako herri bateko kokaleku prehistoriko batean bizi ziren pertsonen dietaren berri izan dugu. Kaikuetan eta zeramikazko ontzietan zeuden proteinak aztertu ditu ikertzaile-talde batek, eta gaur egun Turkia den leku horretan zeuden ontzietan, zerealak, lekaleak, esnekiak eta haragia zeudela egiaztatu dute. Zenbait kasutan, berariazko espezie batzuetako elikagaiak ere bazeuden.

Leku hori asentamendu handi bat izan zen Kristo aurreko 7100. urtetik Kristo aurreko 5600. urtera arte, eta han, nekazariak gehienbat bizi ziren. Etxeak bata bestearen ondoan eraiki ziren, norabide guztietan, eta aurkikuntzen kontserbazio-egoera bikaina nabarmentzen da. Guztira 25 urte eman dituzte induskatzen eta aztertzen, eta Mundu Zaharrean hoberen ikertutako nekazaritza goiztiarreko lekuetako bat da.

Ikerketa honetarako, ontzi zatiak aztertu zituzten, Kristo aurreko 5900-5800 aldikoak, eta aztertutako hondarrak kaikuetatik eta irekitako ontzietatik hartutakoak ziren, izan ere, barruan kaltzifikatutako hondarrak zeuden. Gaur egun, oso ohikoa da lapikoen barruan dagoen karezko hondarra.

Egindako azterketaren arabera, ontzietan aleak, lekaleak, haragia eta esnekiak zeuden. Esneki horiek, nagusiki ardi eta ahuntzenak dira, baina batzuk behienak ere badira. Animalia horien hezurrak aztarnategi osoan badaude ere, esnearen gantzak ere aurkitu dituzte ontzietan. Aurkitutako zerealen artean, garagarra eta garia daude, eta lekadunen artean, ilarrak. Azkenik, ontzi bakar batean hainbat elikagai nahasten zituztela ere egiaztatu dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos