https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

360ºko bisita, Punta Begoñako web orrialdean

360ºko bisita, Punta Begoñako web orrialdean

Funtzio berria, batez ere, galeriak bertatik bertara bisitatzea ez duten pertsonentzat dago pentsatuta

ELCORREO.COM

Punta Begoña Galerietako web orrialdean aplikazio bat ezarri zuten duela aste pare bat Getxoko monumentu-multzo horretan barrena ibilbide birtual bat egin ahal izateko. Funtzio berria, batez ere, galeriak bertatik bertara bisitatzea ez duten pertsonentzat dago pentsatuta. Bisitaldian zehar, Punta Begoñako hainbat toki eta gelatan barrena ibil daiteke: sarrera, areto nagusia, goiko lorategiak eta hego- eta ipar-mendebaldeko galeriak.

Helburua da galerien egungo egoera ezagutaraztea, horietan sartzeko beharrik izan gabe. Asmo horrekin «lan handia» egin dute Udalak eta EHU/UPVk, eraikin osoa eskaneatu eta irudi horiek aplikazio berriaren bitartez eskaini ahal izateko, azaldu dute arduradunek. Eskanerretik pasatzeko Google Maps sistema erabili dute eta aplikazioa ere modu berdintsuan dabil. Erreza da erabiltzeko eta oso intuitiboa, web orrialdean integratuta dago eta ez da behar programa berezirik erabili ahal izateko.

Hartara, aurrerapausu berri bat da Punta Begoña nabarmentzeko gauzatzen ari den proiektua irudikatzeko helburua duena. Hori dela eta, webguneak, oro har, herritarrei proiektu horren inguruan gertatzen diren berritasun eta aurrerapen guztien berri eman nahi du.

Izan ere, webguneak askotariko edukiak biltzen ditu: galeriak eraiki aurretik Punta Begoña nolakoa zen jakiteko informazioa; proiektuari, haren ardatzei eta orain arte egindako lanei buruzko informazioa; argazkiz eta planoz osaturiko artxibo bat, arian arian aberastuz doana; eta proiektua aurkezteko eta testuinguruan jartzeko bideoak, besteak beste.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos