https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

2Theatre euskal konpainiak The Mervyn Stutter 'Spirit of the Fringe' garaikurra irabazi du

2Theatre euskal konpainiak The Mervyn Stutter 'Spirit of the Fringe' garaikurra irabazi du
Etxepare Euskal Institutua

2Theatre-k abuztuaren 1etik 25era bitartean eskaini izan du obra hau Edinburgoko Assembly Rooms antzokiko Ball Room aretoan

UNAI SARRIUGARTE

2Theatre euskal konpainiak The Mervyn Stutter 'Spirit of the Fringe' garaikurra jaso du Edinburgh Festival Fringe arte eszenikoen jaialdian. Saritutako lana «Interbeing: stories from a current war» izan da. Garaikurraren emate ekitaldia pasa den abuztuaren 25ean, igandea, ospatu zen Edinburgon (Eskozia).

Bilbotar dantza konpainia honek nazioarteko hainbat artista barnebiltzen ditu. Edinburgoko arte eszenikoen jaialdian antzeztu duten obra egun Ukraina ekialdeak bizi dituen gatazken nondik-norakoak aztertzen ditu. Lan honek antzerki fisikoa, mimoak, zuzeneko musika edota benetako testigantzak uztartzen ditu.

2Theatre konpainiak abuztuaren 1etik 25era bitartean eskaini izan du euren obra Edinburgoko Assembly Rooms antzokiko Ball Room aretoan. Lan honek arrakasta ikaragarria lortu du bai ikuslego, bai kritika aldetik.

The Mervyn Stutter 'Spirit of the Fringe' garaikurra Fringe jaialdiko saririk zaharrenetarikoa da. Jaialdian 'Pick of the Fringe' gisa identifikatutako 140 obraren artean zazpi irabazle hautatzen dituzte urtero. Bertan zenbait ezaugarri hartzen dira oinarri. Ezaugarri hauen artean aurrekontu txiki batekin obra bat aurrera ateratzearen balio gehigarria, edota egunez egun ikuslegoari emanaldi bikaina eskaintzeko konpromisoa aurki daitezke, besteak beste.

2Theatre euskal konpainiak ekoitzitako 'Interbeing: stories from a current war' lana Etxepare Euskal Institutuak Scotland Goes Basque proiektuaren barruan Fringe jaialdirako antolatutako euskal programazioaren parte izan da. Svetlana Biba eta Txema Perez aktoreek zuzendu eta antzezten dute obra hau.

Era berean, Daniil Timofeev, Dmitriy Stoyan, Konstiantyn Pryvylovskyi eta Semjon Kislyj artistek ere hartzen dute esku antzezlanean. Mikey Kirkpatrick, musikari lanak egin ditu eta Arantza Heredia argien diseinuaz arduratu da. Maria Montague, berriz, muntaiaren arduraduna izan da.

Temas

Euskera