https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

214.000 lagunek gozatu dute oporretan Gabonetako Umeen Parkean

Gehienbat haurrak izan diren arren, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Kantabria eta Burgoseko jendea etorri da jolas parkera

IZASKUN MOYANO

Urteetan zehar hainbat dira Barakaldoko BECen antolatzen duten Gabonetako Umeen Parkera joaten diren herritarrak. Aurten, 53. edizioa ez da gutxiagorako izan. 214.000 lagunek gozatu dute jolas parkean. Gehienbat haurrak izan diren arren, gurasoek ere oso ondo pasatu omen dute bertan. Horrenbeste dira umeek bezain ongi pasatzen duten nagusiak, non gau batean beraientzako bakarrik irekitzen dutela parkea. Asko, Bizkaitik joan dira, baina badira Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Kantabria eta Burgosetik bertara hurbildu direnak ere.

Hamasei egunetan zehar, bertara joateko erabakia hartu zutenek hainbat ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Guztiak hezkuntza eta kultura baloreak aintzat hartu eta sustatzen dituzten proposamenak izan dira. Badirudi, Piraten ontzia, autotxokeak, eskalada edota tonbola oso gustuko dituela jendeak. Izan ere, Gabonetako Umeen Parkerako txangoa urteroko ohitura bilakatu da.

53. edizio honetan berrikuntzak ere egon dira. Batik bat, arrakasta handia lortu duen kart elektrikoen zirkuitua eta aldamenean, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako ikasleek egin duten Formula 1eko autoa egon da ikusgai. Horrez gain, urtarrilaren 3an lehendabiziko 'Gabonetako Lasterketa' ospatu zuten BECen bertan, 200 korrikalarik parte hartu zutelarik. Guztiak oparia eta 2,5 euroko bonoa jaso zituzten, azken hau parkerako sarrera baten truke alda dezaten.

Bestalde, Gabonetako Umeen Parkea eta baita BEC bera ere, Gabon jai hauetan Caritas Bizkaia eta Gurutze Gorriak antolatu zuten jostailuen bilketaren ekimenera batu ziren. Horretarako, 1 Pabiloiean kokatu zuten zuhaitz erraldoiaren azpian nahi zuen pertsona orok opariak uzteko abagunea izan du. Batutako jostailu bakoitzeko, BECek berak parkera sartzeko sarrera bana eman dio Gurutze Gorriari beharrizana duten haurtxoentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos