https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

2017 eta 2018an, Euskadiko 36 zinema aretotako programazioaren %35 eta %50 artean Europako edo Iberoamerikako filmei eskaini diete

2017 eta 2018an, Euskadiko 36 zinema aretotako programazioaren %35 eta %50 artean Europako edo Iberoamerikako filmei eskaini diete

Europako eta Iberoamerikako filmen kontsumoa bultzatzeko 36 zinema areto diruz lagundu ditu Zineuskadik. Ikus-entzunezkoen Sektoreko Plataforma Publikoak, guztira, 160.000 euroko inbertsioa bideratu du aretoek film horienkopietara sarbidea izan dezaten. Euskarazko filmak ere eramango dituzte aretoetara laguntza horiekin

AMALIA IBARGUTXI

Jasotako proposamen guztien artean, guztiek bete dute deialdian ezarritako filmen ehunekoa, Zineuskadik nabarmendu duenez. Beraz, euskal zinema aretoetako 36k, 2017ko irailaren 1a eta 2018ko ekainaren 30a bitartean, haien programazioaren %35 eta %50 artean, Europako edo Iberoamerikako filmei egin diete lekua.

Laguntza horiek jasotzeko baldintzek diotenez, azken urtean ikusgai izan dituzten filmen %35 eta %50 inguruk Europako edo Iberoamerikako filmak izan behar dute. Bi areto motek osatzen dute deialdiak laguntzen dituen modalitateak. Lehenengoan, gehienez hiru pantaila dituzten zinema aretoak daude. Baldintza gisa, 2017ko irailaren 1a eta 2018ko ekainaren 30a bitartean, haien programazioaren %35 Europako edo Iberoamerikako filmek bete behar zuten gutxienez. Guztira, laguntza hori 31 aretok jaso dute.

Bestalde, bigarren modalitatean, hiru pantaila baino gehiago dituzten zinema aretoak daude. Horien kasuan, programazioaren %50 gainditu behar zuten Europa eta Iberoamerikako filmek ezarritako epe horren baitan. Guztira, bost aretok jaso dute Zineuskadiren laguntza.

Zinema Euskaraz programaren helburua da areto komertzialetan estreinaldiak eta euskaraz bikoiztutako edota azpititulatutako film luzeen (fikzioa, dokumentala eta animazioa) zirkuitu alternatiboak sustatzea. Zineuskadik lan egiten du, baita ere, Europako ekoizpenak babesten jarraitzeko eta jatorrizko bertsioan dauden, kalitatezkoak diren eta ikusle askori zuzenduta dauden filmak jendeari helarazteko.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos